Itzuli

(e)k Andrea Camilleri(r)en Gauaren usaina liburuaren kritika egin du

Andrea Camilleri, Josu Zabaleta Kortaberria (Itzultzailea): Gauaren usaina (Paperback, Euskara language, 2011, Erein) 5 izar

Udazkena iritsi da eta Mimi Augello, Salvo Montalbano detektibearen laguntzaile fidela, ezkontzekotan da. Baina denbora …

GAUAREN USAINA: hainbat bitxikeria

Baloraziorik ez

Aurtengo udan Montalbanoren istoriei lotuta ibili naiz tarteka. Gogoa nuen bere liburu bat euskaraz irakurtzeko. Gustura irakurri dut GAUAREN USAINA.

Gogoetatxo batzuk:

  • Istorio poliziakoen eskema klasikoak ondo funtzionatzen du Montalbo komisarioaren nobeletan. Istorioak lehengo pausoak eman ondoren, irakurleak bere hipotesiak egingo ditu, gerora aldatu, eraldatu eta azken kapituluetan erabat zapuztu egingo direnak. Edo ustez zerikusirik ez dute bi istorio txirikordatuko dira, kasu bera dela ohartu arte.
  • Montalbanoren liburuak serie baten moduan irakurri behar direla iruditzen zait. Ez dago arazorik liburuak solte irakurtzeko, baina nabardurak galtzeko arriskua dago. GAUAREN USAINA liburuan, esate baterako, François mutikoa ageri da, aurreko kasu bateko protagonista. Agian nahi izango duzue istorio hori ere irakurri/ikusi, nobelan sakontzeko. EL LADRON DE MERIENDAS du izenburua.
  • Gustatu zait liburuaren amaieraren eta Faulkerren ARROSA BAT EMYLIRENTZAT ipuinaren arteako lotura. Merezi du ipuin horri buruz wikipedian zerbait bilatzea... edo ipuina irakurtzea, euskaratuta dago eta: andima.armiarma.eus/ttut/ttut0308.htm Bitxia da: Miranderen ERESI KANTARI ipuina ekarri …

Alex erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@Alex a ze lana hartu duzun!! Ez ditut liburuak (ezta telebistakoa ere) ezagutzen, baina aipatzen duzuenok beti onerako egiten duzue!

Itzulpenari buruz... ez dakit ba... euskaraz spinno jartzea ere bazuen, ezta? Ze euskaraz "nahituta" ez da hain euskalkia... "Gura" daukat esateak behintzat izango zuen geografikoki zonalde batean bakarrik esatearen ezaugarria. Lera, irritsa... bazeuden beste hitz arraro batzuk euskaraz, irrika esateko. Euskaldun guztiok pixka bat (sozio)linguista garenez... hortxe nire iritzia! 😊

mikelgs erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@Alex @mikelgs Ez dakit nahituta den aukerarik onena, ez naiz ausartzen hainbeste esatera. Edozein kasutan, zati hori irakurri nuenean argi geratu zitzaidan italiera/siziliera joko bat zela eta gustatu zitzaidan. Spinno ez nuke utziko. Hori seguru. Eta gura ere ez nuke erabiliko, batez ere mendebaldean erabiltzen bada ere gogo bezain batua delako 😜