Irati filmaren inguruko liburu hau irakurtzen nabil eta sekulakoa iruditzen zait. Paul Urkijok filmaren inguruko bitxikeria guztiak azaltzen dizkigu, zinemaz aparteko jakituriarik ez dugunok ulertzeko moduko hizkuntzan.
Azal gogorra, kolorez betea, filmearen irudi, grabaketako argazki, zirriborro, diseinu eta bitxikeria pila barnean dituela. Aparta. Eta oso gomendagarria, benetan.