Kritikak eta Iruzkinak

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

duela 2 urte, 7 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Eneko Barberena Mondragon: Suak erreko ez balu (Paperback, Euskara language, 2023, Txalaparta) 5 izar

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta …

Pertsonai eta girotze bikaina duen nobela beltz menditarra

5 izar

Hasieran harritu ninduen ikertzailea aseguru-etxe bateko peritua izateak, baina oso ondo funtzionatzen du eta pertsonaia bikaina da Ainhoa. Bere ateraldiekin barre pixkat egin dut. Joxe bere gidari eta laguntzailearekin Kixote eta Santxo moduko bikotea osatzen dute. Nabari da idazleak ezagutu eta maitatzen duen lekua dela Aezkoa. Nobelako protagonista nagusietako bat da. Aezkoa eta bertako bi hankako fauna.

Joxemari Urteaga: Ordaina zor nizun (Paperback, Basque language, 2001, Elkar) 4 izar

Gizon lasaia da Justo Badiola, nobelako protagonista: argazkilari metodikoa, tripazaku mutilzahartzen hasia, patxadako laguna, gibelandi …

Ezusteko atsegina

4 izar

Ez nituen ezagutzen ez Joxemari Urteaga idazlea, ez eta bere 2001eko #OrdainaZorNizun liburua, baina Emauseko traperoen dendan aurkitu nuen eta gustura irakurri dut.

Argazkilari batek bizimodu lasaia darama, misteriozko ipuinak eta argazki zatiak dituzten gutun anonimoak jasotzen hasten den arte. Istorio orokorra eta bereziki ipuinak oso ondo girotuak daude.

Katixa Agirre: Berriz Zentauro (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

XXI. mendearen erditsuan gaude. Guk ezagutzen dugun mundua aldatu egin da, baina ez asko. Edo …

Ez nuen harrapatzerik espero

4 izar

Hasi aurretik iritzi ezkor batzuk ikusi nituen Elegose irakurle taldean eta errealitate birtualaren gaiak ez nau bereziki erakartzen. Beraz, ez nuen harrapatzerik espero. Hala ere, interesez irakurri dut eta gustatu zait: gertuko etorkizun bateko giroa, Mary Wollstonecraften bizitza eta Frantziako iraultzarekin lotura, pertsonen arteko eta teknologiarekiko harremanak...