Aurreko bi lanak baino gehiago gustatu zait Txoperenaren azkena, batez ere, kontamolde eta egiturari begira. Lesakako makina bat kontu amaieran aitortzen den zaldiaren erreferentzia argitzen dutenak. Bi plano: Mirenena eta Unairena. Bigarrena osoagoa iruditu zait pertsona(iari) egindako omenaldi bat, biografiatik ere baduen erretratu bat. Mirenek bere barne mundua erakusten du: nini baten ama, bikotekide, lagun, langile... Eta duela bost urte hil zen Unairen oihartzuna bizirik duena. Hala ere, marko eta aitzakia gisa (ere) funtzionatzen duen Mirenen gaurko egungo istorioan, garapen edo ondorioren bat espero nuen. Istorio horrek gaur egun mahai gainean jartzen ari garen hausnarketa batzuk azaleratzen ditu: harreman mota desberdinen garrantzia, amatasunaren inguruko erabakiak... Edozelan ere, azken aitortzak egileak dioen moduan Lesakari eskainitako liburua da, leku eta giro zenbaitez gain, gertaera batzuk ere jasotzen ditu.
Kritikak eta Iruzkinak
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Saioa (e)k Maddi Ane Txoperena Iribarren(r)en Zaldi bat liburuaren kritika egin du
Saioa (e)k Goio Ramos(r)en London calling liburuaren kritika egin du
Iritzia
Bi lagun handik neska bera Maite dute, bi lagun handi horiek punk musika talde bat sortzen dute. Maitasun istorio baten hari fin bat 80ko hamarkadako EHko musikaz blai, baita orduko giro politikoaz ere.
Saioa (e)k Esker onak puntuatu du: 4 izar
Saioa (e)k Beatriz Fernandez(r)en Ariadnaren haria liburuaren kritika egin du
Iritzia
Eguneroko gertaera batetik heldu naiz liburura: klasean hitza monopolizatzen zuen ikasle baten harira. Lankide bati aipatu eta liburuan "ikasgelan hotz egiten du" atal bat gogoan zuela.
Atal horretatik aurrera hasi naiz liburua irakurtzen, erdialdetik. Hori amaitutakoan ekin diet lehen kapituluei, eta azken-azken laburrari.
Hizkuntzalaria da Fernandez, eta gure inguruan ezagun zaizkigun kontu batzuk azaltzeaz gain, ezezagun diren kontuak eta mundu zabaleko datu eta argibideak ematen ditu, modu pertsonal eta zorrotzean.
Saioa (e)k Delphine de Vigan(r)en Esker onak liburuaren kritika egin du
Saioa (e)k Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea)(r)en Guillem liburuaren kritika egin du
(iritzia)
Latza. Bidegabekeria, inpunitatea, ustelkeria, zapalkuntza, faxismoa.
Astindu emozional handia izan da niretzat: tarteka liburua alde batera uztekoa. Halako injustiziak ezagunak diren arren, samina ezin da saihestu.
Guillem Agullóren kasua bera interesgarria da, baita idazleak hartu duen bidea, sei kapitulu eta epilogoa. Kapituluetan atal laburrak: senideen ahotsa, lagunena, ezezagunena, "egunkariko" txatalak, txostenen pasarteak, gertaerak... Kronologikoki, baina hariekin puzzlea osatuz. Guztiek osatzen dute kontaketa mingarria.
Saioa (e)k Esnatu ala Hil puntuatu du: 4 izar

Esnatu ala Hil, Iñaki Iurrebaso, Garikoitz Goikoetxea Etxeberria
Noraez gisako batean dago euskararen indarberritzea. Ez dira garairik distiratsuenak. Premiazkoa da beste bultzada bat, orain artekoaz haragoko pausoak ematea, …
Saioa (e)k Alana S. Portero(r)en La mala costumbre liburuaren kritika egin du
Saioa (e)k La mala costumbre puntuatu du: 4 izar

La mala costumbre, Alana S. Portero
Narrada desde una singular y desgarradora voz en primera persona, La mala costumbre recorre la adolescencia de una niña atrapada …
Saioa (e)k La mala costumbre puntuatu du: 4 izar

La mala costumbre, Alana S. Portero
Narrada desde una singular y desgarradora voz en primera persona, La mala costumbre recorre la adolescencia de una niña atrapada …
Saioa (e)k La mala costumbre puntuatu du: 5 izar

La mala costumbre, Alana S. Portero
Narrada desde una singular y desgarradora voz en primera persona, La mala costumbre recorre la adolescencia de una niña atrapada …
Saioa (e)k Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa liburuaren kritika egin du
Iritzia
4 izar
Gustura irakurri dut liburua: irudimena eta gure euskal mundu txikian jolasteko aukera eskertu ditut gehienbat.
Egungo erronka, problema eta korapiloak baliatuta 10 koktel eskaintzen ditu: ertz desberdinetatik tiraka sortutako etorkizuneko EHak. Imaginazioak benetako erronkak begi bistan jartzen ditu.
Ipuinik gustukoenak aukeratu behar izatekotan, zalantzak zalantza, hauexek aukeratuko nituzke: 2.a idazle mutuaren bi iraultzak eta 8.a heart of basque darkness (pintxo thriller). Batetik, euskal elebakarren hedapena: liburuaren hasierako ipuina izanik, engantxatu egin ninduen tonuak. Bestetik, turismoari aurre egiteko bide gastronomiko-terrorista eta kontaketa modua.
Oso sorpresa ona izan da liburua, aspaldian ez dut liburu bat irakurtzen barre egin, osagaiak 0 km, geure geureak.







