Itzuli
Olatz Dañobeitia Ceballos: Sorginak, putak, terroristak (Euskara language, Txalaparta) 3 izar

Iritzia

Baloraziorik ez

Liburuaren izenburuak badu azalpen laburra azalean bertan: "Indarkeria matxistaren ertzak: tortura politikoa". Euskal Herrian militantzia politikoan jardun duten *emakumeek jasandako torturari hainbat lekutatik heltzen dion lana da, hutsune handi bat betetzera datorrena, hainbat gai mahai gainean jarri eta agenda sozialean kokatzera. Izan ere, ez zaio behar besteko garrantzirik eman. Interesgarria eta beharrezkoa.

Hala ere, momentu batzuetan apur bat errepikakorra egin zait, geldoa, ñabardura terminologikoak zehaztean, adibidez. Duñabeitiaren tesiaren xehetasunak bildu nahi izatearen ondorio izan litekeela pentsatu dut hasieran, baina, seguruenik, nik azkenaldian saiakerarik ez irakurtzearen ajea izango da, gihar falta. Edozelan ere, nahiz eta momenturen batean kateatu, ezinbesteko lana da zer, nola, nondik, zertarako, zer egin den eta egin litekeena ikusteko. Gaiari heltzeko.