150 x 230 mm, 376 pages

euskaraz language

Published March 13, 2025

ISBN:
978-84-1093-004-9
Copied ISBN!
No rating (1 review)

Arrakasta handiko margolari batek –Alicia Berenson– bere senarrari bost tiro jo, eta mutu dago harrezkeroztik. Eta hitz bakar bat ere esan nahi ez izate horrek misterio handia bihurtu du etxeko tragedia bat besterik ez zena.

Kasuarekin tematuta dagoen psikoterapeuta batek –Theo Faber– zoritxarreko gau hartan gertatutakoa argitu nahi du, eta Londres iparraldeko The Grove zentro psikiatrikoan hasiko da lanean hilketa gertatu eta handik sei urtera. Aliciak isilik jarraitzen du, baina Theo berehala ohartuko da uste baino askoz gehiago dagoela ezkutuan jarrera horretan.

Eleberriak –thriller psikologikoa eta tragedia grekoa aldi berean– berehala harrapatuko zaitu, eta, bide batez, gogoeta eginaraziko dizu sakoneko gai batzuen gainean: iraganaren zauriak, haurtzaroak uzten digun arrastoa, afektuaren beharra, osasun mentala eta zaurgarritasuna, isiltasunaren indarra, erotasunaren erroak…

1 edition

reviewed Paziente isila by Alex Michaelides (Uzta gorria, #35)

Iritzia

No rating

Espektatibak ez dira bete: bere iritzia beti kontuan izaten dudan lagun batek gomendatu zidan, baina ez nau txunditu. Liburua erraz irakurtzen da, eta argi ikusten ditut bere indarguneak: kapitulu motzak, erritmo bizia, bi plano, ezusteko bideak... Psikiatriko batean girotua, osasun mentalaz eta bere ingurumariaz pentsatzeko abagune ona da: psikoterapiaz, zentroetako jardunbideez...

Hala ere, gaiak eman zezakeena kontuan hartuta, sinplea begitandu zait, eta argumentuaren une batzuetan eskas samarra: protagonistetako bat psikoterapeuta da, eta bere ahotan ematen diren iritzi batzuk arinegiak iruditu zaizkit, eta argumentuan ere elementu batzuk sinesgaitz eta behartuak (Aliciaren egunerokoak ez du egunerokoa ematen tarteka, sei urtez "kartzela" hartan ezkutuan gorde ahal izatea sinestezina, margolari profesional bati margotzeko aukera ematea bururatu ez izana...).