Itzuli

(e)k Bea Salaberri(r)en Mesfida zaitez(r)i buruzko iruzkina egin du

Bea Salaberri: Mesfida zaitez (Paperback, Euskara language, 2024, Txalaparta) 5 izar

Laurendia gazteari mesfidatzeko esaten diote. Esaten dio aitak, esaten diote adiskideek, bai eta, azkenean, bere …

Oso gustura irakurri dut Bea Salaberriren nobela: soilaren itzalpean, isilean, ia oharkabean pasatzen direnak lehen lerroan hartzen ditu. Ipar Euskal Herrian ETAri ezinbesteko laguntza eman zion emakume bat du protagonista, erakundearekin hartu-emana izan zuen bi epe desberdinetako bizipenak kontatzen dituena.

Idazmoldea ere gustatu zait, zenbaitetan egiten dituen elipsien jokoa, isildutakoak zenbateko garrantzia duen erakusten duena. Mesfidantzak ere gordeka aritzea eskatzen du eta halaxe jokatzen du narratzaileak tarteka, ostean horretaz konturatzeko gertatutakoa argi azaldu arren.