Itzuli

(e)k Alex Michaelides(r)en Paziente isila liburuaren kritika egin du (Uzta gorria, #35)

Alex Michaelides, Fernando Rey Escalera (itzultzailea): Paziente isila (Paperback, euskaraz language) Baloraziorik ez

Arrakasta handiko margolari batek –Alicia Berenson– bere senarrari bost tiro jo, eta mutu dago harrezkeroztik. …

Iritzia

Baloraziorik ez

Espektatibak ez dira bete: bere iritzia beti kontuan izaten dudan lagun batek gomendatu zidan, baina ez nau txunditu. Liburua erraz irakurtzen da, eta argi ikusten ditut bere indarguneak: kapitulu motzak, erritmo bizia, bi plano, ezusteko bideak... Psikiatriko batean girotua, osasun mentalaz eta bere ingurumariaz pentsatzeko abagune ona da: psikoterapiaz, zentroetako jardunbideez...

Hala ere, gaiak eman zezakeena kontuan hartuta, sinplea begitandu zait, eta argumentuaren une batzuetan eskas samarra: protagonistetako bat psikoterapeuta da, eta bere ahotan ematen diren iritzi batzuk arinegiak iruditu zaizkit, eta argumentuan ere elementu batzuk sinesgaitz eta behartuak (Aliciaren egunerokoak ez du egunerokoa ematen tarteka, sei urtez "kartzela" hartan ezkutuan gorde ahal izatea sinestezina, margolari profesional bati margotzeko aukera ematea bururatu ez izana...).