Erabiltzailearen profila

Iñigo Ibarra

Mendilarre@paperjale.eus

duela 3 urte, hilabete 1(e)an batu zen

Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean, koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Ez direla liga berekoak. Kontua da, bakoitzak bere neurrian, nire barrenak mugitu dituela. Eta bakoitzak puntuazio altua merezi duela bere kategorian. 🌿

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Iñigo Ibarra(r)en liburuak

Irakurtzeko

Asier Iturralde Sarasola erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@aldatsa Hori duk! 👏 Galegoz idatzitako bat irakurri nian halatsu, eta Bretoieraz idatzitako bat zeukeat irakurtzeko ere. Oporretan erositakoak biak. Eta hi bezalaxe nagok, ez bat eta ez bestea ez zekiat. Azkenekoari heltzeko hiztegi eta gramatika liburua eskuratu dizkiat baina seguru nagok ez dela nahikoa izanen. 😅 Nolanahi ere ariketa polita duk. 👌

avatar for Mendilarre Iñigo Ibarra bultzatuta

(e)k Ivet Eroles Palacios(r)en Dones al marge liburuaren kritika egin du (Collecció Lo Plançó, #20)

Ivet Eroles Palacios, Maria Anaïs Miranda Solé: Dones al marge (Paperback, Català language, 2021, Editorial Fonoll, SL) 5 izar

Dones del món rural, estigmatitzades al llarg de la història, relegades a l’ombra. Unes, perseguides …

Kataluniako mendialdeko emakume baztertu eta bazterrekoen istorioak

5 izar

Jakin-jakin, ez dakit katalanez, baina tarteka hitz ezezagunak hiztegian begiratuz gustura irakurri dut iazko oporretan erosi nuen liburu hau.

Edukiari dagokionez, interesgarriak iruditu zaizkit garai desberdinetako emakume baztertuen istorioak, eta haien artean egiten dituen loturak. Adibidez, Erdi Aroko sorgin ehizaren garaiko auzotarren arteko salaketak eta arautik urruntzen zirenen jazarpena, 1936ko Gerra Zibileko gertaerekin konparatzea.