Itzuli

(e)k Iñigo Ibarra Alonso(r)en Kenavo, zaku bete urre! liburuaren kritika egin du

Iñigo Ibarra Alonso: Kenavo, zaku bete urre! (Paperback, Euskara language, 2019, Pamiela argitaletxea) 4 izar

Gazte-literatura

4 izar

Erraz irakurtzen den liburua da: istorioa altxor baten bilaketa delako, bidaiatu egiten dutelako, kapitulu motzak, eszena erotikoren bat... Gazteentzako bereziki interesgarria. Nire buruan Marilyn lesbiana zen eta ez zion mutil bati muxurik emango, baina tira jaja

Ikusten diodan arazo bat da sinonimo eta esamoldeen erabilera gehiegizkoa. Euskararen didaktikarako edo gordailu lana egiteko idatzia dela dirudi une batzuetan. Naturaltasuna edo sinesgarritasuna galarazten dio horrek batzuetan, batez ere dialogoetan (narratzailea jasoago mintzatzea normala da).

Bertsozaletasuna transmititzen du eta Bretainiari buruz ere zerbait ikasten da, hori bai gustatu zaidala! Zein neurritan ote da autobiografikoa liburua? 😄

EDIT: kritika hau idatzi ondoren ikusi dut egileak berak antzeko zerbait esaten duela liburuaz! Desiatzen nago bere beste liburua irakurtzeko, berez horren bila joan nintzen liburutegira, baina ez zegoen eskuragarri: Ostadar 7310

mikelgs erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@mikelgs Guztiz ados diozuenarekin. Ez zara sinonimoena esaten didan lehena, askok aipatu didate. Besteak beste, Arantxa Iturbek irratian. Kar-kar. Hizkuntzaren aberastasuna transmititu nahi horretan, gehiegikeriaren putzuan erori eta barrokoegia sortu liburua. Hasi berriaren hanka-sartzea. Istorio bera kargaz arindua besterik litzateke. Hala beharko. Eta bai, hor bada bertsolaritzari buruzko hausnarketa txiki bat. Eta Bretainia oso maitea dut. Eskerrik askooo, Mikel! 😜