Italia, bizitza hizpide

Azal biguna, 88 orrialde

Euskara hizkuntza

Alberdania(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-96310-23-0
ISBN-a kopiatu!
5 izar (2 berrikuspen)

Ikasle garaiak bizi izan zituen Lertxundik Italian, 60ko azken urteetan. Hango egonaldiak eragin handia izan zuen mamitzen ari zen idazle harengan. Beti izan ditu hango literatura eta zinema oso gustuko, hango gizartearen jarraitzaile bizkor izan da. Gogoa zeukan Lertxundik idazle izaten lagundu zioten lekuak artearen begiz ikusteko. Berria egunkariak eman zion era, eta 2004ko udan joan zen, aukerako ibilbide guztien artean bat hautatu eta Italian barrena, Aosta eta Torinotik Veneziara, Padua, Trieste eta Kroaziako Rijekaraino. Italia du hizpide Lertxundik, eta literatura eta bizitza. Literatura on guztiak bizitza baitu hizpide.

Edizio 1

Literatura akuilu duen bidaiaren kronikak

5 izar

Laster Triestera egingo dugun bidaiarako irakurketa eta erreferentzien bilaketa eklektikoan, gogoratu nintzen Anjel Lertxundik duela urte mordo bat Berrian idatzi zituela Italiara egindako bidaia baten kronikak. Berria egunkarian argitaratu zituen, baina ondoren Alberdania eta Berriaren artean liburu formatuan ere kaleratu zen, eta banekien etxeko liburutegian nonbait banuela. Bidai kroniken apalean aurkitu eta berehala hasi nintzen irakurtzen.

Literatura ardatz, Italia Iparraldean egindako bidaiaren kronikak dira, modu arinean kontatutako bidaia, erreferentziaz betea. merezi du bidaiak prestatzeko, edo italiarzale eta literatura zaleontzat etxetik mugitu gabe bidaiatzeko.

Aosta, Padua, Venezia eta Triesten behintzat jarraituko ditugu Anduren pauso eta kontakizunak.

avatar for Mendilarre

baloratu du

5 izar