Iñigo Ibarra (e)k Gaueko expressoa puntuatu du: 5 izar

Gaueko expressoa, Eneko Aizpurua
Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere …
Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean, koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Ez direla liga berekoak. Kontua da, bakoitzak bere neurrian, nire barrenak mugitu dituela. Eta bakoitzak puntuazio altua merezi duela bere kategorian. 🌿
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere …

Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere …

Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere …
Gaztarora narama liburu honek. Oso erreala eta oso naturala da. Eta zaila da naturaltasun hori paperera ekartzen, kontamodu iruindar peto eta aberats hori hezur-muintzen. Eta Fertxuk bete betean asmatu du. Eleberri soziala, auzotarra, eroa, errebeldea, beltza eta sailkaezina. 👌

Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko ideia bitxia. Bestelako kezkak eta …

Inaxiok ez daki noiz eta zergatik bururatu zitzaion Jonnhy Weissmüllerren Tarzan The Clash taldearekin konektatzeko ideia bitxia. Bestelako kezkak eta …
Kaixo guztioi! Alegia, 👉 #PaperjaleZozketa -n sartu zaretenoi:
@Izaro, @Urko, @Irati, @kaskagorri, @Andoni, @txaro, @Bakartxo, @Gasteiztar, @jogerka, @Mai_te95, @mrkortabarria, @kakapo, @Mendilarre, @Haltzadia, @Lilith, @AZ, @txikillana, @Henutmehyt, @ibai1984, @Uxue eta @Alex, momentuz 😄
Abenduaren 1a izango da parte hartzeko azken eguna (egun hori barne). Lagunduko diguzu pertsona paperjale gehiagorengana iristen? Horrela aukera gehiago izango duzue zozketan irabazteko! 😉 Eta ez, ez pentsa tranpa denik. Zozketa honen helburua ahalik eta jende gehienek Paperjale sare sozialera hurbilketa bat egitea baita. Ez gehiago, ez gutxiago!
Hemendik deskarga dezakezu eroso kartela: humo.sindominio.net/s/KCSkwNNAgiKpEBJ
Irabazlea baldin bazara, datorren igandean jasoko duzu gure emaila (Paperjalen sartu duzun helbidera idatziko dugu).
Aste ona izan!
Abaraska taldea
Oso gustora irakurri dut. Erritmo bizia du, badu suspentsea, baditu ezusteak, eta badu azpi irakurketarik. Frenetikoa da. Ez dakit ez ote gauden mundu honetaz gero eta gertuago. #PaperjaleZozketa
@Bakartxo Pozten naiz gustatu izana. Eta zinez eskertzen dizut halako hitz dotoreak jarri izana hemen. Eskerrik askooo. 😜
Palestinako gatazkaren harira irakurri dut liburu hau. Haien biziraunaren eguneroko gordintasun eta mixeri horien bila joz orri-artera. Eta bestelako zerbait aurkitu dut. Jon Glanvillek hitzaurrean diona pasa zait. Gatazka zeharka agertzen dela. Kontu ttikiak dira, orohar: haurtzaroaren amaiera, amoranteak, emakumearen eredu estua, sexua, zapatak, bidaiak... eta horiek guztiak intifada edo gatazkaren paisaiaren gainean. Eta ze gustura irakurri ditudan! Fintasun eta maitasun handiz ekarriak daude euskarara. Finean, ez da harritzekoa bestelako gaiez idaztea, halaxe egiten dugu gurean ere. Gainera, antza denez, zentsurari ihes egin behar izan diote, adibidez, sexualitateari dagozkion gaietan: hizkuntza mozorrotuz. Polita da. Ipuinak direnez, ez du irakurketa jarrairik eskatzen. Eta halaxe egin dut nik, beste liburuekin tartekatuz. #paperjalezozketa

Palestina, nazioarteko albiste beltzen atalean leku finkoa duen herria. Ez da harritzekoa, palestinar herriak urte gehiegi baitarama bere askatasuna aldarrikatzen …
Errekako ur bixiena bezalako hizketa musikatua dut gustokoen; zer esanik ez garaiotan, geroz eta garestiago zaidanetan. Hartaz, urregorria balitz bezala hartu dut Uxueren ahoz belarriko hau. Eta nola gustatu, gainera! Baita Begoñaren marrazki itxuraz xinpleen indar eta edertasuna.

Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde ditu memoriaren kaiolatxoan. Min edo …

Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde ditu memoriaren kaiolatxoan. Min edo …