User Profile

Izenbe

Izenbe@paperjale.eus

Joined 2 years ago

Ze suman

This link opens in a pop-up window

Izenbe's books

Currently Reading

Stopped Reading

2026 Reading Goal

47% complete! Izenbe has read 17 of 36 books.

Jon Mirande: Haur besoetakoa (Paperback, 1987, Pamiela argitaletxea) 5 stars

“Maitasun-kondaira bat, 30 urteko gizon baten eta 11 urteko nexka baten elkar maitatzea kondatzen duena, …

Haur besoetakoa

5 stars

Lehenengo liburua da, hiru bider irakurri dudana. Beti aurkitzen diot zerbait berria, aurreko irakurketan ikusi ez nuena. Oraindik ez baduzue irakurri, jarri irakurgaien zerrendan. Iparraldeko hizkera (pixkat zahazkitua) du baina aise ulertzen da.

Annie Ernaux: Pasio hutsa (Paperback, Euskara language, 2002, Igela) 2 stars

Iazko irailaz geroztik gizon baten zain egon naiz, haren deiaren eta bisitaren zain. Horretaz gain …

Pasio hutsa

4 stars

Maitasunaren zurrunbiloan murgilduta dagoen emakume bat da progaonista. Garai horretan bizi izandakoak modu aseptiko batean kontatzen ditu; inolako juzgu edota baloraziorik eman gabe. Laburra da, eta arin irakurtzen da.

Annie Ernaux, Gema Lopez Las Heras (itzultzailea): Emakume izoztua (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 stars

Ume koxkorra zenetik hasi eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan barrena, bere bizitzaren azterketa xehea egiten …

Emakume izoztua

4 stars

Emakume batek, lehen pertsonan, 26 bat urte bete harteko bizimodua kontatzen du Ernauxek idatziriko liburu honetan. Klase borroka, emakumetasuna, 60 eta 70eko hamarkadako gizartea, langile klasea… Protagonistak liburuan zehar izan duen bilakaera benetan esanguratsua. Gauza txar bat aipatzeko, behin hasiz gero, ezin irakurtzea utzi, ez baitago kapituluetan banatuta liburua! Gainontzean guztiz gomendakarria!!

Pleibak (Paperback, Susa) 4 stars

Pleibak

4 stars

Gustora irakurri dut. Neskatxa baten pentsamentu-jario deskontrolatua, oso interesgarri:sinesgarria/erreala egin zait. Aurrera-atzerako salto ugari daude, zenbait informazio ezkutatzen; informazioa tantaka-tankata emanez. Kritika txiki bat, akaso erderazko makuluak askotxo erabiltzen ditu Jonek, hautu literario bat izango dela uste dut baina…. Zerbait desberdina irakurri nahi izanez gero, oso gomendagarria.

Annie Ernaux, Leire Lakasta (itzultzailea): Idazketa labana bat da (Paperback, Euskara language, Katakrak) 5 stars

Urtebetez, 2001 eta 2002an, Frédéric-Yves Jeannet idazleak gogoetak eta galderak bidali zizkion Annie Ernaux-i. Erantzunetan, …

Idazteta labana bat da

5 stars

Ez naiz saiakerak irakurtzeko, baina liburu hau benetan binakina iruditu zait. Idazketa prozesuaren gogoeta oso interesgarriak aurkitu ditut bertan; bai idazle, bai emakume, bai literatura, bai eleberri...dena zalantza argiz azaltzen duen idazlea dugu Annie Ernaux. Irrikitan "Emakume izoztua " edo "Gertakizuna" noiz esku artean izan.

Jule Goikoetxea Mentxaka: Politeismo bastarta (Euskara language, Susa) 4 stars

2024ko maiatza. Jule Goikoetxea Angela Davisekin elkartzeko prestatzen ari da kategoriako hotel bateko bere gelan. …

Politeismo bastarta

3 stars

Saiakera, ez da bereziki irakurtzeko nire genero kuttunena. Egia da, gustora irakurri dudala;liburua nola eguturatu duen, ttak; liburuan erabiltzen dituen “Buladak” eta enparauak, ttak eta ttak. Hori bai, aukeran zenbaitetan paragafroak luzetxo egin zaizkit. Hainbeste ideiaren eta daturen artean, pausak eskertuko nituzke.