User Profile

Izenbe

Izenbe@paperjale.eus

Joined 1 year, 10 months ago

Ze suman

This link opens in a pop-up window

Izenbe's books

Currently Reading

Stopped Reading

2026 Reading Goal

47% complete! Izenbe has read 17 of 36 books.

George Orwell: Lur jota Parisen eta Londresen (Euskara language, Igela) 4 stars

Eton College ikastetxe esklusiboaren heziketa pribilegiatua jaso arren, George Orwellek pobreziaren eta porrotaren mundua ere …

Lur jota Parisen eta Londresen

3 stars

“Inoiz lur jota eta sosik gabe geratzen bazarete, hona hemen espero dezakezun mundua” (350.or.) 1933. urte inguruko eskaleen bizitza kontatzen du liburuak, bere argi-ilunekin. Gaia interesatzen bazaizu, gomendagarria; bestela, besteik gabe

Gotzon Barandiaran: Hildako haurra (Paperback, Euskara language, Ganbila) 3 stars

Bi antzezlan dakartza Hildako haurra liburuak. Batak liburuaren izen bera du eta oholtzara bideratzen ditu, …

Hildako haurra

3 stars

“Hildako haurra” antzezlanak ez hotz, ez bero utzi nau. Portaginista idazle bat da bere pentsamenduekin burrukan. “Besaulkiak” antzezlana, ostera, gustora irakurri dut. Etorkizunean dago kokatuta…eta oso Euskal Herria interesgarria eraikitzen du.

Itxaso Martin Zapirain: Puntobobo (Erein) 4 stars

Puntobobo

5 stars

Irentsi egin dut! Familia sekretuak, heriotzak, jaiotzak, goixotasuna, esamesak… Lehenengo orritik harrapatzen zaituen nobela. Bi garai agertzen dira, pertsonaia desberdinekin. Bi istorioen arteko erlazioa amaieran argitzen da. Garai bakoitza oso argi desberdintden da narratzeko darabilen estiloarekin; batean elkarrizketa hutsa; eta bestean narrazioa, iraganean. Irakurtzeko aukera baduzue, irakurri; ez zarete eta damutuko!!

Charlotte Perkins Gilman, Ana Morales (Itzulpena): Hormako paper horia (2012) 5 stars

Hormako paper horia

5 stars

Bi zatitan dago banatuta. Lehenengoa Charlotte Perkins-Gilmanek idatzi zuen narrazioa da (38. orrira arte); eta bigarrengoa Saioa Ruiz eta Amaia Serranok idatziriko Hitzostea (liburuari izena ematen dion narrazioaren azterketa eta interpretazioa). Esan beharra dago, narrazioa zinez laburra dela; eta, akaso, horrek egiten du erakargarri —horren leku gutxian, azaldu duen guztai, eta nola irudikatu ere!. Hitzosteak aurretik irakurri duzuna momentuko gizartean kokatzen laguntzen du; eta zenbait momentutan iruditeria berri bat ezagutzeko bide eman dit. Alegia, testua hobeto ulertzeko balio izan dit, ertz eta ikuspuntu berriak iradokiz. Laburra da eta ona!!