Idazketa labana bat da

Azal biguna, 154 orrialde

Euskara hizkuntza

Katakrak(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-10316-04-1
ISBN-a kopiatu!
5 izar (2 berrikuspen)

Urtebetez, 2001 eta 2002an, Frédéric-Yves Jeannet idazleak gogoetak eta galderak bidali zizkion Annie Ernaux-i. Erantzunetan, Ernauxek, literaturaz, gizarteaz eta idazketaz egin zuen gogoeta: zergatik idazten duen idazten duenaz, zergatik idazten duen idazten duen bezala. Lekua eta Pasio hutsaren egilearen obra ulertzeko ezinbesteko lana da hau baina, gainera, estetikaren eta politikaren eztabaidarako baliabide ederrak dakartza.

Liburu honek, gainera, 2011n idatzitako beste atal bat jasotzen du.

«Desioak gidaturiko idazketa bat da berea. Eta irakurlearentzat zaila da hain basatiki desio duen idazlearen lorratzari ez lotzea». Eider Rodríguez, hitzaurrean.

Edizio 1

(e)k Annie Ernaux(r)en Idazketa labana bat da liburuaren kritika egin du

Iritzia

Baloraziorik ez

Poesia Mailu bat da esaten zuen Arestik, eta Ernaux-k labana bat dela dio. Gure komunitatean eragiteko modu bat, bizitzatik banaezina, jarrera (konprometitu) bat.

Ibilbide luze eta oparo baten atzean idazketari buruzko ezagutza, formazio, dedikazio zein eskarmentua nabarmentzen dira. Literatura hitza albo batera uztearen arrazoitik hasi, eta bere hautuak, egiteko moduak eta ikuspuntuak azaltzen ditu; izan ere, bere idazketari buruzko gogoeta bildu nahi du elkarrizketak: eraginak, estiloa, sailkapenak, abiapuntuak, prozedurak...

Nobel Saria eman zioteneko hitzaldiak emozionatu ninduen, eta liburu honetako muina han dagoela kondentsatuta iruditzen zait. 20 urte lehenago email bidezko elkarrizketa den liburu honetan ere hortxe daude bere printzipioak, bere idazketatik bereizi ezin direlako.

avatar for Saioanaiz

baloratu du

5 izar