Mundu zitalaren kontra

Published by Elkar.

3 stars (2 reviews)

"Kiosko bat Benidormen, hondartzako pasealekuaren aurrean, garai batean egunkariz eta bezeroz mukuru, gaur egun ahazturaren eta dekadentziaren ikur bihurtua. Eta bertan bi emakume lanean, goiz eta arratsaldeko txandetan: Pilar, XX. mende erditsuan kioskoa ireki zuen arrantzalearen alaba, ahizpa zahar elbarriarekin bizi dena; eta neska gazte bizkaitar izenik gabeko bat, udan lantxo bat izateko hara joana, bere barruko lainoengandik ihesi akaso. Bi bakardade paraleloren kontaketaren bidez, egungo gizartearen erretratu zorrotz bat egiten du egileak: identitate lausoak, harreman zehaztugabeak, helburu eta esperantza argirik gabe noraezean ibiltzea… Lizar Begoñak begirada eta estilo propioak erakusten ditu Igartza sariari esker idatzitako bere lehenengo eleberri honetan

1 edition

Iritzia

No rating

Planteamendu interesgarria iruditzen zait XXI. mendean prentsa kiosko baten bi belaunaldi elkartzea Bernidormen (papera/digitala, informazio iturriak, turistifikazioa, belaunaldi arrakala...), baina nobela falta izan zait, istorioa.

Bi protagonista ditu, kapituluka txandaka agertzen direnak, baina lantokiak lotu arren, elkarreraginik ez dutenak.

Gazteak gaur egungo bere belaunaldiaren irudi bat ematen du, gustatu zait leiho hori: noraeza, zalantza, konpromisoarekiko beldurra... Zaharraren istorioak, aldiz, sakontasuna falta duela iruditu zait. Ahizparen zaintzaren edota herri baten turistifikazioaren lekuko da, baina gai horiek agertzeko aitzakia baino ez ote den pertsonaia...

Liburua laburra da eta ideia, datu eta gai interesgarri asko (beharbada larregi?) aipatzen direlakoan nago, batzuetan bitxikeria interesgarriei buruzko pasarteak txertatzen dira, adibidez. Baina, lehen esan dudan moduan, nobelak zer istorio kontatu nahi duen pentsatzen gelditu naiz amaieran, argumentuan.

avatar for maiatza83

rated it

3 stars