82 pages

Published Oct. 31, 2012

ISBN:
978-84-940489-0-6
Copied ISBN!
5 stars (1 review)

1 edition

Hormako paper horia

5 stars

Bi zatitan dago banatuta. Lehenengoa Charlotte Perkins-Gilmanek idatzi zuen narrazioa da (38. orrira arte); eta bigarrengoa Saioa Ruiz eta Amaia Serranok idatziriko Hitzostea (liburuari izena ematen dion narrazioaren azterketa eta interpretazioa). Esan beharra dago, narrazioa zinez laburra dela; eta, akaso, horrek egiten du erakargarri —horren leku gutxian, azaldu duen guztai, eta nola irudikatu ere!. Hitzosteak aurretik irakurri duzuna momentuko gizartean kokatzen laguntzen du; eta zenbait momentutan iruditeria berri bat ezagutzeko bide eman dit. Alegia, testua hobeto ulertzeko balio izan dit, ertz eta ikuspuntu berriak iradokiz. Laburra da eta ona!!