Alex (e)k Jon Gerediaga(r)en Zeru-lurren liburua liburuaren kritika egin du
Zeruak eta Lurrak
4 izar
Ezin da poema-liburu bat laburtu. Esan ahal da gustatu zaizun ala ez; zertaz hitz egiten duen; zeintzuk figura erabiltzen dituen, edota nolako sentsazioak sortzen dizkizun. Eta... horietaz ere ez zara erabat ziur egongo. #ZeruLurrenLiburua gustatu zait. Naturaz hitz egiten du... eta gizakiaz. Naturaren figurak etengabe ageri dira: zuhaitzak eta argia, besteen gainetik. Niri lasaitasuna transmititu dit, eskaintzatik hasita. Liburua zaurituei eskaini die, poesia minak baretzeko modu bat, sendagaia.
Natura. Ni neu kalekumea naiz. Nire haurtzaroan, arbolak arbol ziren eta loreak lore. Gerora mendizaletu egin nintzen. Lehen urteetan mendian jarduera fisikoa bilatzen nuen: izerdia, ahalegina. Denborarekin ikasi dut inguruarekin disfrutatzen. Eta hainbat zuhaitz eta lore bereizten ikasi ditut. Asko ez. Laubost zuhaitz (pagoa, haritza, hagina, pinua, makala...) eta bizpahiru lore (lilipak, liliak, azkari-loreak...). Natura maitatzen ikasi dut, izendatzen baino areago. Eskerrak PlantNet daukagun!
Ezagutzen dudan poeta bakarra da, euskaraz liburua amaitu ondoren, jarraian, erdaratu egiten duena. Ez dakit hori ona den. …
Ezin da poema-liburu bat laburtu. Esan ahal da gustatu zaizun ala ez; zertaz hitz egiten duen; zeintzuk figura erabiltzen dituen, edota nolako sentsazioak sortzen dizkizun. Eta... horietaz ere ez zara erabat ziur egongo. #ZeruLurrenLiburua gustatu zait. Naturaz hitz egiten du... eta gizakiaz. Naturaren figurak etengabe ageri dira: zuhaitzak eta argia, besteen gainetik. Niri lasaitasuna transmititu dit, eskaintzatik hasita. Liburua zaurituei eskaini die, poesia minak baretzeko modu bat, sendagaia.
Natura. Ni neu kalekumea naiz. Nire haurtzaroan, arbolak arbol ziren eta loreak lore. Gerora mendizaletu egin nintzen. Lehen urteetan mendian jarduera fisikoa bilatzen nuen: izerdia, ahalegina. Denborarekin ikasi dut inguruarekin disfrutatzen. Eta hainbat zuhaitz eta lore bereizten ikasi ditut. Asko ez. Laubost zuhaitz (pagoa, haritza, hagina, pinua, makala...) eta bizpahiru lore (lilipak, liliak, azkari-loreak...). Natura maitatzen ikasi dut, izendatzen baino areago. Eskerrak PlantNet daukagun!
Ezagutzen dudan poeta bakarra da, euskaraz liburua amaitu ondoren, jarraian, erdaratu egiten duena. Ez dakit hori ona den. Pare bat elkarrizketa entzun diot, eta orohar pertsona interesgarria iruditu zait. Bi saio ditu #LizardirenBaratza podcastean: elkarrizketa bat Castillo Suarezekin eta poema hautaketa bat, musikaz lagunduta.
Liburu bakoitzak atzean soinu-banda bat duela uste dut. Batzuetan horretan jolasten dut: liburu bat hartu eta soinu-banda asmatzen saiatu. Zeru Lurren Liburuaren banda sonora Txomin Artolaren "Belar Hostoak" izan zitekeela pentsatu nuen, bertan Txominek Walt Whitmanen bertsoak euskaratu eta musikatu baitzituen, eta Whitman da, ziur aski, naturaren poeta, beste inor baino gehiago. Elkarrizketa batean, ordea, ezetz entzun nion... bere poesiak ez zuela Whitmanekin zerikusirik, oso bestelakoa zela. Lizardiren Baratzan, Zeru Lurren Liburuari buruzko saioan, IbilBedi taldearen "Berandu baina garaiz" diska aukeratu zuten liburuari soinu-banda emateko. Programa entzun ondoren, hautaketa bikaina iruditu zitzaidan.