Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo …
Istorioak kontatzeko ahozko artea
5 izar
Maiz istorio bat datziz ematea ederra izaten da, baina, ahozkotasunaren arauak betetzen dituen istorioa idatziz ematea eta entzuten ari zalera iruditzea, ikaragarrizko plazera da. Horixe iruditu zitzaidan letu nuenean, aditzen ari nintzela Ibrahimaren boza. Hori, Amets Arzallusek soilik egin zezakeen. Esker mile, hain istorio latza idazteagatik Ibrahimari hizketan utziz. #PaperjaleZozketa
Biharamun emozional baten kontakizuna da “Bekatua”. Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi eta horrek bere …
Ez dira gauza bera bekatua eta engainua
5 izar
Gauza gutxi bekatua baino kristauagoak. Eta bart egindakoa bekatu kontsidera daitekeelako, barruak jaten dabil eleberri honetako protagonista Garazi. Bere bikotekidea ez den pertsona baten ondoan esnatu da, eta bertatik dirau bere buruarekin bakarrizketan. Alde batetik, bikote harreman itxitik kanpo hirugarren pertsona batekin sexua eduki izanak kontzientzian harra esnarazi dio; baina bestetik, bart barrenak eskatu zionari oztoporik jarri ez eta plazerari bide egiteagatik, gorputz berri batean korapilatu izanagatik, ongi sentitzen da. Bi mutur horien artean dabilkio arrazonamendua, eta joan-etorri dialektiko horretan, barneratutako moral kristaua -eta moral horren gainean eraikitako printzipio eta arau sozialak- zalantzan jartzen dihardu Garazik. Ondorioz, harreman-, koadrila-, familia- zein bizimodu-eredua (besteak beste) zalantzan jarriko ditu. Engainua, engainu izanagatik ere, urruti baitago bekatu izatetik.
Aldaketa bizkor eta etengabekoan murgilduta dagoen gizartean zaharkituta geratzen ari diren arau eta printzipio sozialek norbanakoan sortzen dituzten kontraesanak eta ondoeza konkretu batzuk dakartza orriotara Goiatz Labandibarrek. Besteak beste, harremanen hierarkizazioa auzitan jartzen dugun garaiotan, …
Gauza gutxi bekatua baino kristauagoak. Eta bart egindakoa bekatu kontsidera daitekeelako, barruak jaten dabil eleberri honetako protagonista Garazi. Bere bikotekidea ez den pertsona baten ondoan esnatu da, eta bertatik dirau bere buruarekin bakarrizketan. Alde batetik, bikote harreman itxitik kanpo hirugarren pertsona batekin sexua eduki izanak kontzientzian harra esnarazi dio; baina bestetik, bart barrenak eskatu zionari oztoporik jarri ez eta plazerari bide egiteagatik, gorputz berri batean korapilatu izanagatik, ongi sentitzen da. Bi mutur horien artean dabilkio arrazonamendua, eta joan-etorri dialektiko horretan, barneratutako moral kristaua -eta moral horren gainean eraikitako printzipio eta arau sozialak- zalantzan jartzen dihardu Garazik. Ondorioz, harreman-, koadrila-, familia- zein bizimodu-eredua (besteak beste) zalantzan jarriko ditu. Engainua, engainu izanagatik ere, urruti baitago bekatu izatetik.
Aldaketa bizkor eta etengabekoan murgilduta dagoen gizartean zaharkituta geratzen ari diren arau eta printzipio sozialek norbanakoan sortzen dituzten kontraesanak eta ondoeza konkretu batzuk dakartza orriotara Goiatz Labandibarrek. Besteak beste, harremanen hierarkizazioa auzitan jartzen dugun garaiotan, ekoizpen-modu kapitalistari erantzuten dion antolamendua izateagatik familia eredu nuklearra gaitzesten dugun garaiotan, kateatuta ikusten baikara indarrean mantentzen den ordena sozialera. Arruntak, ohikoak eta logikoak izanik ere, oraindik orain ahots goran aipatzea kostatzen zaigun kontuak dira eleberri honetako protagonistak dakartzanak. Askok, sarri, faltan jo dugun konfidentea da liburu honen orriotan aurkitu daitekeen protagonista. Hortxe datza, nire iritziz, eleberriaren indargune nagusia. Ausarta, beharrezkoa, freskoa, eta eserialdi bakarrean irensten uzten den lana. Eskerrik asko Goiatz!
Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? …
Gai gogorra bikain landuta
4 izar
Eguneroko gisa azaltzen du bere istorioa idazleak. Familia pasarteak, oroitzapenak eta gogoetak jasotzen ditu, alkoholikoa den bere aitarekiko harremanaren inguruan.
Gai gogorra baina bikain landuta dago. Hasiera hasieran astuna egin zitzaidan baina berehala hartu nion erritmoa eta gustura irakurri dut.
Palestina, nazioarteko albiste beltzen atalean leku finkoa duen herria. Ez da harritzekoa, palestinar herriak urte …
Gustagarria
5 izar
Palestinako gatazkaren harira irakurri dut liburu hau. Haien biziraunaren eguneroko gordintasun eta mixeri horien bila joz orri-artera. Eta bestelako zerbait aurkitu dut. Jon Glanvillek hitzaurrean diona pasa zait. Gatazka zeharka agertzen dela. Kontu ttikiak dira, orohar: haurtzaroaren amaiera, amoranteak, emakumearen eredu estua, sexua, zapatak, bidaiak... eta horiek guztiak intifada edo gatazkaren paisaiaren gainean. Eta ze gustura irakurri ditudan! Fintasun eta maitasun handiz ekarriak daude euskarara.
Finean, ez da harritzekoa bestelako gaiez idaztea, halaxe egiten dugu gurean ere. Gainera, antza denez, zentsurari ihes egin behar izan diote, adibidez, sexualitateari dagozkion gaietan: hizkuntza mozorrotuz.
Polita da.
Ipuinak direnez, ez du irakurketa jarrairik eskatzen. Eta halaxe egin dut nik, beste liburuekin tartekatuz.
#paperjalezozketa
«Fedajinek den-dena erakutsi nahi digute: txikizioa, arrain-azoka abandonatua, edateko ura duen putzu bakarra. Argazki-kamerarik ez …
Gerrillak eta askapen mugimenduak aztergai
3 izar
Gazako genozidioa dela eta erabaki nuen liburu hau irakurtzea, lehen zatian Palestina inguruko herrialdeetara egindako bidaia eta palestinar errefuxiatu ta borrokalariekin izandako hartu-emanak kontatzen dituelako Kapuscinskik. Sei Eguneko Gerraren gerraostean egin zuen bidaia, eta uneko palestinarren egoera erakusteko lan ederra da, albiste handi eta agintariengandik urrun eta herri xehearengandik gertu idazten baitu. Palestinarren ideiak, xedeak eta ametsak ezagutzen hasteko lehen pauso gisa oso gomendagarria.
Palestinaz gainera 1960ko hamarkadako Latinoamerikako eta Mozambikeko askapen mugimenduak eta gerrillak ere dauzka aztergai, betiere jende eta borrokalari arrunten bizipenak abiapuntu eta fokoetatik at. Milesker Katakrak-i euskarara ekartzeagatik!
#PaperjaleZozketa
Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo …
Ezinbertzekoa
5 izar
Egun bakar batez irakurtzeko moduko liburua. Errexa baina zaila aldi berean, kontakizunen garraztasunagatik. Barruak mugitzen dizkizu eta hausnarketarako bidea irekitzen laguntzen du. Oso gomendagarria eta beharrezkoa. #PaperjaleZozketa
Nojud da nire izena eta yemendarra naiz. Nire aitak ezkondu ninduen indarrean ni baino hiru …
Gordina
Baloraziorik ez
Emakume arabiarrek pairatzen dituzten mixeriak azalerazten dituzten liburu asko irakurtzen ditut. Esango nuke gai honekin obsesio puntu bat badudala. Hau Nojuden istorio gordina da. Aitak ume txikia izanda ezkonarazi zuen. Hor hasten da bere gatazka.
Xarmanki idatzia dago. Erraz irakurtzen da. Eta niri asko gustatu zitzaidan.
#paperjalezozketa
Trilogia baten lehen liburua da hau, Mundacha deituriko herrian girotzen dena.
Momentu batzuetan, Edortaren idazkera pisutsua egiten bada ere, Itsas abenturak gustoko dituen ororentzat gomendagarria.
#paperjalezozketa
Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo …
Hunkigarria
Baloraziorik ez
Liburua irakurtzeko oso ulerterraza da. Horrez gain, Ibrahimaren istorio latzak hasieratik engantxatu ninduen eta milaka migratzailek sufritzen dutenaren beharrezko errelatoa iruditzen zait. Arrazismo eta aporofobia garai hauetan, ezinbesteko irakurketa.
#PaperjaleZozketa
Lehenengo A maila, 1. perfila. Liburu honetan Sir Arthur Conan Doyle-ren beldurrezko bi ipuin dauzkazu. …
Conan Doyleren misteriozko bi ipuin ilun
4 izar
Gasteizko Re-read bigarren eskuko liburu dendan ikusi nuenean atentzioa deitu zidan. Arthur Conan Doyleren idazlearen lan dexente irakurriak ditut: Sherlock Holmesen abentura osoak, The lost world... Hala ere, ez nituen ezagutzen liburutxo honetan bildutako bi istorio laburrak: Brasilgo katua eta Lady Sannox-en kasua. Biak oso interesgarriak iruditu zaizkit, suspentsea mantentzen dute ezusteko amaiera arte. Euskaltegiko ikasleentzat prestatutako edizioa da, amaieran ariketa eta guzti, eta itzulpenean nabaritzen da. Dena den, gomendagarria.
#PaperjaleZozketa
Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo …
Hunkigarria
5 izar
Ez dut inork ez dakienik esango. Dagoeneko denek dakizue, baina liburu bikaina da. Oso ona!
Istorio gogorra eta tamalez pertsona askoren egunerokoa da.
Inor ezin da ilegala izan.
#PaperjaleZozketa
Ostadar 7310 izeneko «planetan» bizi dira gizakiak. Zeru koloretsu baten pean eta marraz ongi zehaztu-tako …
Frenetikoa
5 izar
Oso gustora irakurri dut. Erritmo bizia du, badu suspentsea, baditu ezusteak, eta badu azpi irakurketarik. Frenetikoa da.
Ez dakit ez ote gauden mundu honetaz gero eta gertuago.
#PaperjaleZozketa
Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …
Polita.
Baloraziorik ez
Mikel Laboak merezi zuen tamaina honetako lana! Marrazkiak liluragarriak dira eta istorioa kantuekin uztartuz oso polita da. Guztiz gomendagarria.
#PaperjaleZozketa