Animatu eta parte hartu #PaperjaleZozketa n abenduak 1 baino lehen.
#paperjalezozketa
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Animatu eta parte hartu #PaperjaleZozketan, abenduak 1 arteko epea daukazu-eta.
Baisser (e)k Stefan Zweig(r)en Emakume ezezagun baten gutuna liburuaren kritika egin du
Dena aurka izan arren
4 izar
Liburu honek badu zerbait berezia. Dena aurka izan da ere, (gaia, pertsoanaiak, jorratzen duen historia mota eta bereziki erritmoa) asko disfrutatu dut bere irakurketaz. Stefan Zweig-en lehenengo liburua izan da niretzat eta ez dakit autoreak ildo bereko istorio gehiago dituen, baina 2-3 egunetako amodio gutuntxo honek hasieratik amaierarte “engantxatu” nindun. Kontakizun geldoa du, azken txiribuelta bakar batekin baina ziur nago Zweigek duen idazteko modu eztitsu eta melankolikoak nitaz gain beste irakurleren bat baino gehiago harrapatuko duela.
Olentzero aurreratuta izango dudalakoan eta @abaraska k zirikatuta, iruzkin bat egitera animatu naiz Paperjalen.
pagotxa (e)k Julián Zugazagoitia(r)en El botín liburuaren kritika egin du (Orreaga)
Iraganera jauzia
3 izar
Autore ezezaguna niretzat. Garai historikoan bertan idatzitako eleberri historikoa. Inoiz ezagutu dudan Bilbo gris eta gogorrena.
Estiloa nahiko bihurria da, batzuetan, baina ondo ulertzen da eta liburuak busti egiten du.
Administratzailea Administratzailea erabiltzailearen egoerari erantzun diot
Kaixo guztioi! Alegia, 👉 #PaperjaleZozketa -n sartu zaretenoi:
@Izaro, @Urko, @Irati, @kaskagorri, @Andoni, @txaro, @Bakartxo, @Gasteiztar, @jogerka, @Mai_te95, @mrkortabarria, @kakapo, @Mendilarre, @Haltzadia, @Lilith, @AZ, @txikillana, @Henutmehyt, @ibai1984, @Uxue eta @Alex, momentuz 😄
Abenduaren 1a izango da parte hartzeko azken eguna (egun hori barne). Lagunduko diguzu pertsona paperjale gehiagorengana iristen? Horrela aukera gehiago izango duzue zozketan irabazteko! 😉 Eta ez, ez pentsa tranpa denik. Zozketa honen helburua ahalik eta jende gehienek Paperjale sare sozialera hurbilketa bat egitea baita. Ez gehiago, ez gutxiago!
Hemendik deskarga dezakezu eroso kartela: humo.sindominio.net/s/KCSkwNNAgiKpEBJ
Irabazlea baldin bazara, datorren igandean jasoko duzu gure emaila (Paperjalen sartu duzun helbidera idatziko dugu).
Aste ona izan!
Abaraska taldea
Alex (e)k Arantxa Urretabizkaia Bejarano(r)en Azken etxea liburuaren kritika egin du
Azken etxea
4 izar
Rita Levi-Montalcini-ren aipu (borobil) bat, hasieran: "Ezin dugu bizi zahartzaroa gaztaroa gogoratuz, baizik eta planak eginez gelditzen zaigun denborarako, egun bat izan edo hilabete bat edo urteak izan, eta beti gazte-denboran egin ezin izan genituen proiektuak burutzeko esperantzan". Edo ez... agian proiektu berriak behar ditugu zahartzarorako.
Ongi irakurtzen da. Intrigazko liburua ez bada ere intriga puntu oso interesgarria du. Bizitasuna ematen dio.
Kapitulu luzeegiak agian? Ohartu naiz gero eta denbora-tarte laburragoak ditudala irakurteko. Gero eta zailagoa egiten zait ordubete edo ordu erdi jarraian irakurketari ematea. Denbora hilak erabiltzen ditut. Alde horretatik eskertzen dira kapitulu laburragoak dituzten liburuak.
Bitxia aditz-denbora nola erabiltzen duen.... Den-dena orainaldian. Ez da erabilera "kanonikoa" baina oso ongi funtzionaten du: gertutasuna adierazten du.
Liburua zertaz ari den galdetuko balidate, Zahartzeari buruzko gogoeta bat dela esango nuke... Zahar batzuei "ahaztu ezin zaie nortzuk diren, ez, ordea, nortzuk ziren". Beste batzuek "izaten jarraitu" nahi dute. Grina hori dute, …
Rita Levi-Montalcini-ren aipu (borobil) bat, hasieran: "Ezin dugu bizi zahartzaroa gaztaroa gogoratuz, baizik eta planak eginez gelditzen zaigun denborarako, egun bat izan edo hilabete bat edo urteak izan, eta beti gazte-denboran egin ezin izan genituen proiektuak burutzeko esperantzan". Edo ez... agian proiektu berriak behar ditugu zahartzarorako.
Ongi irakurtzen da. Intrigazko liburua ez bada ere intriga puntu oso interesgarria du. Bizitasuna ematen dio.
Kapitulu luzeegiak agian? Ohartu naiz gero eta denbora-tarte laburragoak ditudala irakurteko. Gero eta zailagoa egiten zait ordubete edo ordu erdi jarraian irakurketari ematea. Denbora hilak erabiltzen ditut. Alde horretatik eskertzen dira kapitulu laburragoak dituzten liburuak.
Bitxia aditz-denbora nola erabiltzen duen.... Den-dena orainaldian. Ez da erabilera "kanonikoa" baina oso ongi funtzionaten du: gertutasuna adierazten du.
Liburua zertaz ari den galdetuko balidate, Zahartzeari buruzko gogoeta bat dela esango nuke... Zahar batzuei "ahaztu ezin zaie nortzuk diren, ez, ordea, nortzuk ziren". Beste batzuek "izaten jarraitu" nahi dute. Grina hori dute, tristura puntu batekin nahasita bada ere. Azken urteak emateko etxe baten bila ari den emakume zahar bat da protagonista. Asko kontatzen du, kontatu gabe ere. Ez du emakumearen iragana kontatzen, baina gehiago da iradokitzen duena.
Istorioari malenkonia dario, eta ez soilik zahartzaroagatik. Irakurri duzue "Ezkerraren Malenkonia" liburua? [traficantes.net/libros/melancol%C3%ADa-de-izquierda] Horretatik ere badu puntu bat... Mundua aldatzea posible zela amestu zuen belaunaldi bat, eta porrot egin zuena. Edo agian ez... Erabateko porrota ez den porrotaren zama daraman belaunaldi bat. Joseba Sarrionandiaren hitzak datozkit gogora: Hobe da borrokatu eta galtzea, galera aurrez onartzea baino.
Libururaren banda sonora Édith Piaf izan beharko litzateke... baina ez. Beste bat da buruan izan dudana: Azken hatsa eman nahi nuke, itsasoari begira [www.youtube.com/watch?v=GQUlJNlBkJY]
Uxue (e)k R. Carver(r)en Si me necesitas, llamame liburuaren kritika egin du
Zoragarria
Hildako lagun baten ahotsa entzutea modukoa. #paperjalezozketa
haritulab (e)k consonni(r)en Hija de sangre y otros relatos liburuaren kritika egin du
Beti amestu nuen fikzio eredua...
5 izar
Ocataviaren idazteko modua harrapatzen zaitu, bere istorioak gogorrak dira. Gehien gustatu zaidana bere fikzioetaz gizarte arazoak oso gertukoak egiten zaizkigun pertsonen / espezieen arteko harremanen betiko gatazkak direla. #PaperjaleZozketa
kakapo (e)k Salvador Allende(r)en Conversaciones con Allende liburuaren kritika egin du
Conversaciones con Allende
5 izar
Oso interesgarria Allenderen sozialismorako bidea ulertzeko. #paperjalezozketa
ibai1984 (e)k Joxe Azurmendi(r)en Arana Goiri-ren pentsamentu politikoa liburuaren kritika egin du
Ezkerreko abertzaleen eztabaidak Franco hil ostean
4 izar
Sabino Aranaren pentsamendu politikoaren analisia oinarri hartuta, Azurmendik 1979an ezkerreko abertzaletasunean zeuden hainbat eztabaidaren berri ematen digu. Franco hil osteko urte haietan zegoen giro politiko-ideologikoa ezagutzeko liburu interesgarria. #PaperjaleZozketa
ibai1984 (e)k Josep Fontana(r)en Por el bien del imperio liburuaren kritika egin du
Azterketa historiko zorrotz eta kritikoa
5 izar
1945etik aurrera munduan gertatutakoari errepaso interesgarria egiten dio liburu honek, ikuspegi kritikoarekin, baina zorroztasun zientifikoa galdu gabe. #PaperjaleZozketa
Henutmehyt (e)k Anari Alberdi(r)en Gari eta goroldiozko liburuaren kritika egin du
Poesia prosa bilakatua. Ederra
5 izar
Irakurtzen hasi eta idazlearen marka pertsonala berehala nabaritzen da. Anari zalea bazara berehala detektatuko dituzu bere abestietan aipatzen diren hitzak, paisaia, erritmoa... Eguneroko eszenak poesiaz deskribatuak, zoragarria autobiografia zantzuekin. Aitortu behar dut pasarte batzuek berrirakurtzea eskatzen dutela ondo ulertu ahal izateko. Anari bere esentzian.
Hauek dira momentuz #PaperjaleZozketa -n sartzeko argitaratu diren Kritikak: https://paperjale.eus/hashtag/1410/s/paperjalezozketa
Animatu zu ere! Abenduaren 1a baino lehen 👉 paperjale.eus-en liburu baten kritika bat argitaratu (traola gehitzea ez ahaztu!).
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Juan Carlos Baquero (Koord.)(r)en Homenaje a Adolfo Eraso Romero liburuaren kritika egin du
Omenaldirik onena, biharrian segitzia
4 izar
Fiton artikuluen bilduma hutsa egitteko tentaldixari eutsitta, lehelengo liburu erdixa artikulu barri-barrixekin dator, maixu zaharrak hasittako bidiak eguneratuta (eta Fito/Karmenka bikotian azkena barne). Bigarren zatixak, ezagutu genduanon lekukotasunekin, zientzialari haundixan alderik humanuena erakusten jok, konplemento oso ona. Emaitza ederra, bai horixe. Fitori buruz asko be gehixago idatzi baleike be, sarrera ona osatzen dabena. #PaperjaleZozketa