Kortabarria ★ (e)k Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea)(r)en Kristo fusilarekin liburuaren kritika egin du
Gerrillak eta askapen mugimenduak aztergai
3 izar
Gazako genozidioa dela eta erabaki nuen liburu hau irakurtzea, lehen zatian Palestina inguruko herrialdeetara egindako bidaia eta palestinar errefuxiatu ta borrokalariekin izandako hartu-emanak kontatzen dituelako Kapuscinskik. Sei Eguneko Gerraren gerraostean egin zuen bidaia, eta uneko palestinarren egoera erakusteko lan ederra da, albiste handi eta agintariengandik urrun eta herri xehearengandik gertu idazten baitu. Palestinarren ideiak, xedeak eta ametsak ezagutzen hasteko lehen pauso gisa oso gomendagarria.
Palestinaz gainera 1960ko hamarkadako Latinoamerikako eta Mozambikeko askapen mugimenduak eta gerrillak ere dauzka aztergai, betiere jende eta borrokalari arrunten bizipenak abiapuntu eta fokoetatik at. Milesker Katakrak-i euskarara ekartzeagatik! #PaperjaleZozketa