Andoni (e)k Juan Gómez-Jurado(r)en Reina roja liburuaren kritika egin du
Entretenigarria
5 izar
Poliziaka, oso arina. Hasieratik engantxatuta mantentzen du irakurlea. Gomendagarria oso thrillerrak gustoko duten guztiei.
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Poliziaka, oso arina. Hasieratik engantxatuta mantentzen du irakurlea. Gomendagarria oso thrillerrak gustoko duten guztiei.
Testu eta irudi ederrak! #PaperjaleZozketa
Nire txikitako oroitzapenetara bueltatzeko aukera eman dit liburuak. Esan behar dut nire lehenengo komikia izan dela txikitakoak kontuan hartu gabe. Eta beraz, komiki oso modu pertsonalean baloratu dudala.
Mikel Laboak haurra nintzeneko garaietara eramaten nau, eta komikia irakurtzea hori izan da, nire haurtzarora bidaia.
Mikel Laboaren bizitza oso modu desordenatuan azaltzen du, baina era berean ongi kokatzen zara momentu bakoitzean.
Irudiak ere mota askotakoak dira baina momentura oso ongi egokitzen direla esango nuke.
Besterik gabe, berriro irakurriko dudala argi dut!
Oharra: denbora baduzue komikia irakurri aurretik liburuan agertzen diren abestien zerrenda entzun lehenago, Ni ez naiz Mikel Laboa erreprodukzio - zerrenda existitzen da!
Hasi da martxa hartzen #PaperjaleZozketa !
Hementxe dauzkazu jendeak idatzitako adibide batzuk: https://paperjale.eus/hashtag/1410/s/paperjalezozketa Zozketan sartzeko, argitaratu antzeko zerbait abenduaren 1a baino lehen! (traola ere gehituz)
Eta, jakina, zabaldu mesedez zozketan sartzeko aukera zure lagun eta ezagunei! Deskargatu irudia eta partekatu hor zehar! https://humo.sindominio.net/s/KCSkwNNAgiKpEBJ
Obra honetan oinarritu eta saritutako "Adeleren bizitza" filmak ez dio justizia egiten eleberri grafiko honi. Xamurtasun eta maitasun harreman osasungarriek definitzen baitute azken hau. Gainera, ez du gazte biren arteko erlazio lesbikoa ikuspuntu heteronormatibo batetik erakusten.
Horrez gain, lan fresko, arin, emozional eta gaztea iruditu zitzaidan irakurri nuenean.
Gure herriaren historiaren pasarte latz eta beltz baten testuinguruan jasotako gertaera zoragarri bezain ezezaguna kontatzen digu liburuak. Joxe Arregi ETAko militantearen torturapeko heriotzarekin lotutakoa hain zuzen ere. Gertakari historiko bat elaberri izaerarekin kontatua. Laburra, arina eta zuzena, di da batean Irakurtzen den horietakoa. Niretzako bost izar #paperjalezozketa
Oraindik ez dut liburua amaitu baina mandamendu gehienak irakurri ditut jada eta liburu hau oso gomendagarria dela esan dezaket.
Hausnarketetako batzuk nahiko aurreikusgarriak iruditu zaizkit, baina hain zuzen ere hori da nire ustez liburu honen balioetako bat; bizi garen gizarte honen mekanika batzuk biluztea eta irakurleari erakutsaraztea, modu kontzienteagoan bizitzen laguntzeko. Gurpil zoro honen gabeziak eta pitzadurak hobeto ezagutuz gero, benetan inporta duten gauzak eta gutxi edo bat ere inporta ez dutenak hobeto desberdindu ahalko ditugu, inporta ez dutenak bazter uzteko eta gure bizitza inporta dutenekin betetzeko.
Pertsonalki, urte batzuk igaro dira filosofiari buruz irakurri nuen azken liburutik. Hura ez zitzaidan gustatu eta nik uste horrek eragin didala aldi batez arlo honetako liburuetatik aldentzea. Ea Iñigo Martinez Peñak bere "Mandamendu hipermodernoekin" nira azkenaldiko joera hori aldatzea lortzen duen ^_^
Doktore tesi bat izateko, irakurtzeko benetan interesgarria den liburua iruditzen zait. Etxean badaukat kopia bat paperean, nire lagun batek egindako lana baita. Norbaitek irakurri nahi baldin badu, gustura helaraziko diot.
Matematikarekin txikitan daukagun harremana, neska edo mutila izanda... matematika irakaslea nolakoa izan ohi den, gizona edo emakumea izanda...
Hau da ezaguna dugun lehen euskal liburu inprimatua, 1545. urtean argitaratua, Bernart Etxeparek idatzia. Bere balio bakarra ez da ezagutzen dugun zaharrena izatea. Garaiko euskara, idazkera ederra, euskararen aldekoez gain dauden mezuak... aztertzea oso interesgarria da.
Sarean erraz aurkitzen da bere berri. Wikipediako orria begiratu eta bertan eskaintzein diren esteketan sakondu daiteke adibidez. Irakurketa gomendagarria!
Horrelako zerbait argitaratu behar da #PaperjaleZozketa berrian sartzeko (ez ahaztu traola ere jartzea). Zorte on!!
Eta... zein izango ote da #PaperjaleZozketa horretako saria? 😁
Abenduaren 1era arte daukazu liburu baten Kritika argitaratzeko (traolarekin!).
Bat baino gehiago argitaratuko bazenitu, behin bakarrik sartuko da zure izena zozketan. Ez luke zentzurik izango beste era batean proposatzeak, izan ere jendea testu labur eta azkarrak argitaratzera bultzatuko genuke beharbada.
Beraz, hartu patxadaz, pentsatu zein liburu kuttun edo astun kritikatu nahi duzun, eta konta!
Ah, saria... hori bihar-edo!
Hasieran, Jhon Wick-en estilo makarrak ez ninduen asko erakarri, 90. hamarkadado DnD rol jokalarien klitxe guztiak betetzen dituela tipoak esango nuke; baina liburua irakurtzen joan ahala, dibertigarria izateaz gain, partidetan ezarri daitezkeen hainbat truko azaltzen dizkigu. Erraz irakurtzekoa eta umore zabarrez azaltzen dituen gauzak izan arren batzuetan, oso erabilgarriak eta uste baino sakontasun handiagokoak dira. Erakargarria eta irakurtzen joan ahala hobetzen doazen liburu horietakoa. #PaperjaleZozketa
Liburu oso motza da, baina hainbeste oin-ohar eta grekera zaharreko parentesiekin, zailtxo egin zait Epikuroren haria jarraitzea. Ziur naiz filosofoaren zale sutsuek ezinbestekotzat joko dituztela, informazio oso interesgarri baitago, baina niri irakurketa asko moteldu eta haria jarraitzeko josta zait. Bestetik, Epikuroren tesiak oso onak iruditu zaizkit beti, eta interesgarriak dira oso autoreen hitzaurreak. #PaperjaleZozketa
Ez zait gehiegi gustatu liburua. Beste gauza bat espero nuen, eta jasotakoak nahiko hotz utzi nau. Rola zergatik den ona azaltzen du behin eta berriz, gaiari buelta asko emanez, eta egileak dioen bezala "discursito"-a nola hobetu behar duzun azalduz. Ez dakit, iruditzen zait gauza bera ezateko 2 orritan nahiko zuela. Den-dena ez dago gaizki, baina dirudit mami gutxirekin egindako liburua dela, gauza berberari bueltak eta errebueltak emanez. #PaperjaleZozketa
Arratsalde on!!
Atzo iragarri bezala, fedibertsoa sustatzeko dinamika txiki bat jarriko dugu martxan.
Gaur hasita eta abenduaren 1a arte (biak barne), Paperjale sare sozialean liburu baten Kritika idaztea izango da erronka. Ez ahaztu #PaperjaleZozketa traola gehitzea zure bidalketari! ☝️😄
Datozen 15 egunetan zehar egunero mezutxo bat bidaliko dugu hemendik: adibideak erakutsi, saria iragarri... irabazlearen izena esan arte 🎉