Itzuli

(e)k Ane Irazabal(r)en Qissat Palestinako emakumeen ipuinak liburuaren kritika egin du

Ane Irazabal, Jo Glanville, Randa Jarrar, Huzama Habayeb, Liana Badr, Basima Takrouri, Selma Dabbagh, Naomi Xihab Nye, Jean Said Makdisi, Natalie Handal, Donia Elamal Ismaeel, Samīraẗ Qayṣar ʿAzzām, Raeda Taha, Laila Al-Atrax, Nuha Samara, Nibal Thawabteh, Samah Al-Xaykh, Adania Shibli: Qissat Palestinako emakumeen ipuinak (Paperback, Euskara language, Erroa) 5 izar

Palestina, nazioarteko albiste beltzen atalean leku finkoa duen herria. Ez da harritzekoa, palestinar herriak urte …

Gustagarria

5 izar

Palestinako gatazkaren harira irakurri dut liburu hau. Haien biziraunaren eguneroko gordintasun eta mixeri horien bila joz orri-artera. Eta bestelako zerbait aurkitu dut. Jon Glanvillek hitzaurrean diona pasa zait. Gatazka zeharka agertzen dela. Kontu ttikiak dira, orohar: haurtzaroaren amaiera, amoranteak, emakumearen eredu estua, sexua, zapatak, bidaiak... eta horiek guztiak intifada edo gatazkaren paisaiaren gainean. Eta ze gustura irakurri ditudan! Fintasun eta maitasun handiz ekarriak daude euskarara. Finean, ez da harritzekoa bestelako gaiez idaztea, halaxe egiten dugu gurean ere. Gainera, antza denez, zentsurari ihes egin behar izan diote, adibidez, sexualitateari dagozkion gaietan: hizkuntza mozorrotuz. Polita da. Ipuinak direnez, ez du irakurketa jarrairik eskatzen. Eta halaxe egin dut nik, beste liburuekin tartekatuz. #paperjalezozketa