Azal biguna, 176 orrialde

Euskara hizkuntza

Erein(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-9109-272-8
ISBN-a kopiatu!
5 izar (2 berrikuspen)

Nojud da nire izena eta yemendarra naiz. Nire aitak ezkondu ninduen indarrean ni baino hiru aldiz zaharragoa zen gizon batekin”. 2008ko azaroaren 10ean, munduko dibortziaturik gazteenak Urteko Emakumearen saria jaso zuen, New Yorken, Glamour amerikar aldizkari femeninoak emana. Neskatila txikia da Nojud, ez da erregina ezta printzesa ere, guraso batzuk eta neba-arreba asko dituen neskatila arrunt bat baizik. Bere adineko haur guztiek bezala, ezkutaketan jolastea gustatzen zaio eta txokolateak erotu egiten du. Kolore askotako margolanak egitea atsegin du eta uretako dortoka baten antza izatearekin egiten du amets, itsasoa ez duelako inoiz ikusi. Barre egiten duenean, bere ezkerreko masailean halako zulotxo bat ateratzen zaio. Baina, 2008ko otsaileko gau hotz eta ilun batean, malko lodien atzean ezkutatu zen bere begirada polit bihurria, aitak esan ziolarik bera baino hiru aldiz zaharragoko gizon batekin ezkondu behar zuela. Mundua jausi zitzaion sorbalden gainera. Presaka ezkondu eta egun batzuk geroago, azken indarrak biltzea erabaki zuen neskatilatxoak, …

Edizio 1

(e)k Nojud Ali(r)en Nojud naiz liburuaren kritika egin du

Gordina

Baloraziorik ez

Emakume arabiarrek pairatzen dituzten mixeriak azalerazten dituzten liburu asko irakurtzen ditut. Esango nuke gai honekin obsesio puntu bat badudala. Hau Nojuden istorio gordina da. Aitak ume txikia izanda ezkonarazi zuen. Hor hasten da bere gatazka. Xarmanki idatzia dago. Erraz irakurtzen da. Eta niri asko gustatu zitzaidan. #paperjalezozketa

avatar for Bakartxo

baloratu du

5 izar

Gaiak

  • Narratiba