Itzuli

(e)k Arantxa Urretabizkaia Bejarano(r)en Azken etxea kritika egin du

Azken etxea (Paperback, Euskara language, Pamiela) 4 izar

Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe …

Azken etxea

4 izar

#PaperjaleZozketa

Rita Levi-Montalcini-ren aipu (borobil) bat, hasieran: "Ezin dugu bizi zahartzaroa gaztaroa gogoratuz, baizik eta planak eginez gelditzen zaigun denborarako, egun bat izan edo hilabete bat edo urteak izan, eta beti gazte-denboran egin ezin izan genituen proiektuak burutzeko esperantzan". Edo ez... agian proiektu berriak behar ditugu zahartzarorako.

Ongi irakurtzen da. Intrigazko liburua ez bada ere intriga puntu oso interesgarria du. Bizitasuna ematen dio.

Kapitulu luzeegiak agian? Ohartu naiz gero eta denbora-tarte laburragoak ditudala irakurteko. Gero eta zailagoa egiten zait ordubete edo ordu erdi jarraian irakurketari ematea. Denbora hilak erabiltzen ditut. Alde horretatik eskertzen dira kapitulu laburragoak dituzten liburuak.

Bitxia aditz-denbora nola erabiltzen duen.... Den-dena orainaldian. Ez da erabilera "kanonikoa" baina oso ongi funtzionaten du: gertutasuna adierazten du.

Liburua zertaz ari den galdetuko balidate, Zahartzeari buruzko gogoeta bat dela esango nuke... Zahar batzuei "ahaztu ezin zaie nortzuk diren, ez, ordea, nortzuk ziren". Beste batzuek "izaten jarraitu" nahi dute. Grina hori dute, tristura puntu batekin nahasita bada ere. Azken urteak emateko etxe baten bila ari den emakume zahar bat da protagonista. Asko kontatzen du, kontatu gabe ere. Ez du emakumearen iragana kontatzen, baina gehiago da iradokitzen duena.

Istorioari malenkonia dario, eta ez soilik zahartzaroagatik. Irakurri duzue "Ezkerraren Malenkonia" liburua? [traficantes.net/libros/melancol%C3%ADa-de-izquierda] Horretatik ere badu puntu bat... Mundua aldatzea posible zela amestu zuen belaunaldi bat, eta porrot egin zuena. Edo agian ez... Erabateko porrota ez den porrotaren zama daraman belaunaldi bat. Joseba Sarrionandiaren hitzak datozkit gogora: Hobe da borrokatu eta galtzea, galera aurrez onartzea baino.

Libururaren banda sonora Γ‰dith Piaf izan beharko litzateke... baina ez. Beste bat da buruan izan dudana: Azken hatsa eman nahi nuke, itsasoari begira [www.youtube.com/watch?v=GQUlJNlBkJY]

#AzkenEtxea