#paperjalezozketa

See tagged statuses in the local Paperjale.eus community

reviewed Harry Potter eta sorgin-harria by J.K. Rowling (Harry Potter (euskaraz), #1)

J.K. Rowling: Harry Potter eta sorgin-harria (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 stars

Harry Potter umezurtz geratu da, eta bere osaba-izeba gogaikarriekin eta bere lehengusu Dudley kaikuarekin bizi …

Denbora dezente eman nuen pentsatzen liburu hau irakurri beharko nukeen ala ez

5 stars

Denbora dezente eman nuen pentsatzen liburu hau irakurri beharko nukeen ala ez. Zalantza beti berdina zen, merezi al du gazte literatura gisa katalogatuta dagoen eta bere garaian fantasiazko generoa gustatzen ez zitzaidalako irakurri nahi izan ez nuen liburu/saga bat irakurtzea? Helduek goza dezakete Harry Potter? Helduek gazteentzako literaturaz goza dezakete?

Bada, lehenik eta behin, Ursula K. Le Guinek Terramarreko lehen liburuko gibel-solasean aipatzen du. Ez onerako, eta horrek ni motibatzen bukatu zuen. Bestalde, klasiko moderno bat da eta berau ezagutzea ondo dago, "potterismoa" inguratzen duen istorioa ezagutzea interesgarria delako.

Eta bai, heldu batek Harry Potterrez goza dezake, heldua ilea galtzen hasia bada ere. Gazteentzako literatura etiketa bat baino ez da eta liburu zoragarriak daude etiketa horren pean, baina... kasu zehatz honetan gauza batzuk ez dira oso ondo zahartu (adibidez, umorea oso bideratuta dago umeei barre eragiteko). Nolanahi ere, gustura irakurtzen da. Eta irakurketara lotzen zaitu.

#PaperjaleZozketa

Gabriel Aresti: Euskal Harria (zentsuratu gabea) (Basque language, 1986, Susa) 5 stars

Mugarri bat nire irakurraldien historikoan

5 stars

Euskal literaturaren klasiko hau irakurri gabea nuen eta zinez, mugarri bat ezarri du nire ni "euskal literatura irakurlean". Hasieran zaila gerta daiteke irakurketa bere ez ohiko ortografia dela eta, zentsuratu gabeko edizio honen akaberan azalpena ematen du Arestik berak egindako hautu horri buruzkoa eta hauxe gaineratzen: "Politikoek euskera garbi bat nahiago dute, naiz-eta (sic) horrela pobretzen den, baina eskritoreak euskera aberats bat behar du, naiz-eta horrela zikintzen den". Altxor bat da liburua berez, hemen badakarren perla saldotik bat: "ni ere izan nintzen behin, orain urte asko, herria, eta orain konturatu behar izan naiz ni... Orain, plaza batean haur batzuk erderaz kantacen ikusi ditudala" 1986ko Susaren edizioa Agustin Ibarrolaren irudiez lagunduta heldu da, preziso lan honetarako egin zituenak. Tira, altxor bat alderik alde. #PaperjaleZozketa

Joseba Sarrionandia: Hnuy illa nyha majah yahoo (Basque language, 2013, Elkar) 5 stars

Zaindu zeure burua, gizontxo

5 stars

Zaindu zeure burua, gizontxo. Horixe esan nahi du liburu honen izenburuak. Joseba Sarrionandiak Gulliverren bidaiak liburutik hartu zuen 1985-1995 bitartean idatzitako poemak biltzen dituen liburuari izena emateko. Poemak ez ezik, 2 ipuin jasotzen ditu bertan ere, eta denbora presente, pasatua eta futuroarekin jolasean aritzen da liburuan zehar, atalka askotariko gaiak jorratzearekin batera, hala nola itsasoa, maitasuna... Baina ezinbestean (h)erbestea da liburuan gailentzen den gaia, autobiografia karga handiko lana dugu hau.
"Mundua zabala eta arrotza da" "Batzutan inola ere ez ezin da ihes egin norbera den errauts pilotik" "Harriak ditugu baina ez dugu herririk. Harriak ditugu boltsilo zulatuetan, eta ez dugu inon eraikiko betirako etxerik. Baina harriak ederragoak al dira ba harresian?" #PaperjaleZozketa

Ricardo Feliú Martínez: Navarrismo Pop (Paperback, 2016, Katakrak) 4 stars

Navarrismoa izan da Nafarroako kultura politiko nagusia aurreko mendearen zati handi batean. Gerra Zibilaren ondoren …

Navarrismoa desmontatzeko gida txukuna

4 stars

"Navarrismo" korronte ideologikoa desmontatzeko gida laburra. Kapitulu batzuk bitan irakurri behar izan ditut ongi ulertzeko, baina gustatu zait autoreak bere ikuspuntua azaltzeko erabili dituen argudio historiko eta sozio-kulturalak. #PaperjaleZozketa

reviewed Kabitu ezina by Aintzane Usandizaga

Aintzane Usandizaga: Kabitu ezina (Euskara language, Elkar) 4 stars

Lagun guztiak oporretan, eta haietako batek utzitako txakurra zaintzen pasa behar du uda Judithek; ama …

Kabitu ezina

4 stars

8 ipuinek osatzen dute liburua, denak desberdinak, baina hari berari tiraka idatziak, protagonisten kabitu ezinak hain justu; egoera ez erosoak, norberaren azalean egoteko ezina edo lekuz kanpo sentitu eta taldearekin bat ez etortzearen sentipenak.

Norberaren kabitu ezinetan sakondu eta pentsatzeko parada eskaintzen du liburuak. Asko gozatu dut irakurketarekin.

#PaperjaleZozketa

Eider Rodríguez Martin: Eraikuntzarako materiala (Basque language, 2021, Susa) 4 stars

Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? …

Eraikuntzarako materiala

5 stars

Min ematen du liburu hau irakurtzeak. Min ematen du, ispiluan begiratzean ezkutuan zenuela uste zenuen hori agerian dagoela deskubritzen duzunean bezala. Nahiz eta zu ez izan liburuko inor bezalakoa (baina pixka bat bai), nahiz eta zure aita ez den horrelakoa (baina pixka bat bai), nahiz eta zuk ez zituzun bizipen horiek izan (baina pixka bat bai). Ez al da hori, hain juxtu, literaturaren boterea? #PaperjaleZozketa

Enrique Ballester Castellano: Otro libro de fúbol (Gaztelania language, Libros del K.O.) 4 stars

Cuando iba al instituto y jugaba en un equipo, no había partido sin que se …

Enriqueren bigarrena

4 stars

Lehen liburuaren arrakastaren ondoren bigarrena iritsi behar zen. Gaurkotasunari buruzko zutabeak biltzea kirol-klabean. Musika, zinema, bizipen propioak baina batez ere ironia nahasten ditu, lehenengoan baino gehiago oraindik. Futbola gustatzen bazaizu, eta bestela, gomendagarria.

#PaperjaleZozketa

Álvaro de Grado: Away Days (Gaztelania language, Panenka) 4 stars

No hay mejor periodismo que el que se hace sobre el terreno, no hay mejor …

Futbola Ingalaterran

4 stars

Álvaro de Grado kazetaria eta Twitterreko futbol ingelesak Premier eta beheko kategorietako taldeei buruzko istorio ugari biltzen ditu bere liburuan. Berak bizitako istorioak dira, eta, beraz, erraza da munduko liga onenetako batean kirol-korrespontsal izan behar duenarekin enpatizatzea. Azkar irakurtzen da eta Ingalaterrako futbolaren intrahistoriei buruz gehiago jakiteko gogoz uzten zaitu.

#PaperjaleZozketa