Izenbe (e)k Anari Alberdi(r)en Gari eta goroldiozko liburuaren kritika egin du
Gari eta goroldiozko
3 izar
Begi klixkada bakoitzean erretratu bay
Azal biguna, 120 orrialde
Euskara hizkuntza
Goiz jaikia zen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaion. Erreta zituen begiak, eta izan daitekeen auto-erretratuaren definizio zehatzenean, erretrobisorean, betaurreko beltzen atzean, denborak begi ertzetan egindako zartadurak zizelkatzeari jarraitzen zion. Nekatua zegoen. Nekatzen hasia beti.
Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika.
Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera Anari Alberdi Santestebanen lehen liburuan.
Begi klixkada bakoitzean erretratu bay
Irakurtzen hasi eta idazlearen marka pertsonala berehala nabaritzen da. Anari zalea bazara berehala detektatuko dituzu bere abestietan aipatzen diren hitzak, paisaia, erritmoa... Eguneroko eszenak poesiaz deskribatuak, zoragarria autobiografia zantzuekin. Aitortu behar dut pasarte batzuek berrirakurtzea eskatzen dutela ondo ulertu ahal izateko. Anari bere esentzian.