#paperjalezozketa

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

John Boyne, Mirentxu Larrañaga Sueskun: Pijama marradunaz jantzitako mutikoa (Hardcover, Euskara language, Alberdania) 5 izar

Deskribatzeko gaitza da Pijama marradunaz jantzitako mutikoaren istorioa. Eskuarki, argibideren bat edo beste eman ohi …

MEZU SAKONA

5 izar

Asko gustatu zitzaidan liburua. Duela urte batzuk irakurri nuen eta betirako geratu zait irakurri nuena. Segituan murgildu nintzen istorioan. Pentsatzeko liburua da ere, amaiera gogorra dauka baina oso baliogarria beste ikuspuntu bat izateko testuinguru horren inguruan.

#PaperjaleZozketa

(e)k Ursula K. Le Guin egilearen Oihan hitzean mundua irakurtzen amaitu du

Ursula K. Le Guin, Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea): Oihan hitzean mundua (Euskara language, Igela) 5 izar

Kolonizazio bortitz batek athshetarren bizitza baketsua hautsi du. Selver ameslariak gidatuta, azkar baino lehen ikasiko …

Liburu ederra honakoa. Narrazioa, hizkuntza, iruditeria... baita gerra eta bakeari buruzko egindako irakurketa ere. Poztekoa Ursula K. Leguin idazle zoragarria euskaraz irakurtzea, eta itzulpen paregabean! #PaperjaleZozketa

(e)k Jon Krakauer(r)en Into the wild liburuaren kritika egin du

Jon Krakauer: Into the wild (2008) 3 izar

Into the Wild is a 1996 non-fiction book written by Jon Krakauer. It is an …

Lehen liburua ingeles hutsean

3 izar

Ba halaxe izan da, bai: nik hala aukeratuta irakurri deten ingelesezko lehen liburua, moldatu gabea Benetan pozgarria zait ohartzea, den-dena ulertu ez arren, haria jarraitu dezaketela eta bitartean disfrutatu ere. Ilusioz beterik hasi nintzan liburu hau irakurtzen, saiakera (eko)primitibisten antologia bat irakurri ta gero, istorio honek ere primitibismotik dulako. Baina liburua ez dago argi egituratua ta horrek zaletzea ekidin dit: Chris McCandless-en istorioa kontatzen hasten da, gero pertsonai bera baina iraganean, gero bapatean beste antzeko istorio bat, beste bat, jarraian liburua dokumental bihurtze da, elkarrizketekin eta, gero hasierako pertsonaian gaztaroaz, gero idazlean beran istorio bat, gero berriz hasierakora... nahiko inkoherentea, alegia, haria jarraitzeko zaila

Halatare, kontu interesgarriak ditu liburu osoan zehar, aipua, hausnarketak...

Gomendagarria

#PaperjaleZozketa

Antton Arrieta Valverde: Euskal Herriko gazteluak : Iparraldea (Paperback, Basque language, 2023, Antton Arrieta) 5 izar

Euskal Herriko gazteluak : Iparraldea

5 izar

Lan hau abian dagoen proiektu zabalago baten atal bat da. Egileak, Antton Arrieta Valverdek (info: www.txalaparta.eus/eu/liburu-denda/egileak/antton-arrieta-valverde), arkitektura militar historikoaren gaia jorratzen du bere lanetan eta 2018tik argitaratzen ari da Erdi Aroko gazteluen katalogo moduko lanak lurraldeka antolatuta (ikus. aurrekoak hemen: openlibrary.org/authors/OL12550795A/Antton_Arrieta_Valverde, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari eskeiniak). Era ordenatuan biltzen eta aurkezten dira hainbat aztarna mota (bai materialak, bai immaterialak) mota honetako eraikuntzen katalogo gisa, non frogatuak eta balizkoak aipatzen diren hainbat ikuspuntuetatik (testuinguru geografiko eta historikoa, iturriak, toponimia, mapak, irudiak...). 2023an Iparraldekoari iritsi zaio txanda eta azpimarragarria da zein historia ezberdin eta elkarri ezezagun ditugun gure artean. #PaperjaleZozketa

(e)k Alba Padró(r)en Somos la leche liburuaren kritika egin du

Alba Padró: Somos la leche (Spanish language, 2020, Penguin Random House Grupo Editorial) 5 izar

Alba Padró, desde su experiencia como madre y consultora internacional de lactancia, te ofrece en …

Edoskitze gida guztiz gomendagarria!

5 izar

Haurdun zaudenean lehenengo aldiz haurdunaldian eta erditzean pentsatzen duzu batez ere... baina bat batean gero datorrenaz ere ideia handirik ez daukazula konturatzen zara! Liburu hau amatasunaren hasieran zer espero dezakezun hobeto ulertzeko guztiz lagungarria da, modu arin eta didaktikoan, epairik gabe idatzia #PaperjaleZozketa

(e)k Ana Urkiza(r)en Mamuak liburuaren kritika egin du

Ana Urkiza: Mamuak (Basque language, 2014, Elkar) 5 izar

Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma …

ASKO DISFRUTATU DUT

5 izar

Asko gustatu zaizkit liburu honetan agertzen diren kontakizunak. Gizakiok ditugun harreman ezberdinak, nork bere buruarekin daukan harremana... Harreman bereziak dira liburuan agertzen diren guztiak, batzuk politagoak, besteak tristeagoak, baten bat beldurgarria, batzuk gogaikarriak... Egoerak ere bitxi xamarrak iruditu zaizkit eta asko disfrutatu ditut, batzuetan begiak itxi eta gertatuko zen hurrengoa zer zen imaginatzeko gogoa sartu zait, besteetan arrapaladan dena irakurtzeko gogoa, batzuetan barre egin dut eta beste batzuetan tripa nahastu zait.

#PaperjaleZozketa

(e)k Toti Martínez de Lezea(r)en Bretxa liburuaren kritika egin du

Toti Martínez de Lezea: Bretxa (Paperback, Euskara language, 2022, Erein) 5 izar

Donostia, 1813. Josef Bonapartek gerra galdu du, eta frantses gudarostea Penintsulatik erretiratzen ari da, Wellington …

Gora gomendioak!!!

5 izar

Normalean nik eleberri beltza irakurtzen dut, eta eleberri historikoak ez ditut oso gustukoak. Baina egun batean lagun batek gomendatu zidan "Bretxa" eleberria. Hasiera ez zitzaidan asko gustatu, baina irakurtzen jarraitu heinean, gero eta interesgarria da, eta gero eta gehiago harrapatzen zaitu.#PaperjaleZozketa

(e)k Tsukumizu(r)en Girls' Last Tour 1 liburuaren kritika egin du (Girls' Last Tour, #1)

Tsukumizu, Iker Alvarez: Girls' Last Tour 1 (Paperback, euskara language, 2022, Kabe - Harriet Ediciones) 5 izar

Tsukumizu manga marrazkilariare lehen obra originala da hau. Chito eta Juriren historia, mundu distopiko batean …

Errepiderik gabeko goranzko bidean

5 izar

Paisaia post apokaliptikoan gora doaz Chito eta Yuri lagunak, zehazki zer gertatu den jakin gabe, Cormac McCarthy handiaren 'Errepidea' mangara etorri balitz bezala. Gerrak dena suntsitu eta bakarrik utzi ditu, eta aurreko zibilizazioen printzak eta gerraren arrazoiak ulertu nahian, bidean gora egin, janaria bilatu eta plazer txikiez gozatuz aurrera egiten dute bi lagunek, rolak banatuz, elkar ezagutzen. Paisaia apokaliptikoa, hirigintza industrial futurista eta bigarren mundu gerrako arma abandonatuz josia, ezinbesteko elementua da kontakizunean, bi lagunek gidatzen duten Kettenkrad ibilgailua bezala. Bidea eta historia hasi aurretik gertatutakoa, egoera horretara eraman dituena, historia aurreko misterio erakargarri bezala mantentzen da, solairuak igoz argitu beharko duguna. #Komikia eta #ZiFi-a maite duenak gozatuko du Tsukumizu-ren lehen manga lan honekin, Iker Alvarezek itzuli eta harriet argitaletxeko Kabe sailak zorionez euskarara ekarria. 2. bolumena irakurtzeko gogoz nago. #PaperjaleZozketa #irakurketak #manga

(e)k Mikel Alvarez Sarriegi(r)en Euskalia liburuaren kritika egin du

Mikel Alvarez Sarriegi: Euskalia (Paperback, Basque language) 4 izar

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Euskarak behar duen literaturaren adibidea

4 izar

Irakurterraza eta entretenigarria den liburua. Niri, tarteka, pixka bat geldoa egin zait kontakizuna eta bukaera azkarregia.

Gustatu zait: orain artean euskaraz ez dut horrelakorik irakurru. Informazio asko ematen du espazio oso gutxian. Espero ez dituzun gauzak gertatzen dira eta hori top da.

Ez zait gustatu: liburuaren erritmoa ez dela berdina. Oso azkar ematen zaio amaiera.

#PaperjaleZozketa

(e)k Irati Bereau (itzultzailea)(r)en Deitora zaitzala Tigrisek liburuaren kritika egin du

Irati Bereau (itzultzailea), Emilienne Malfatto: Deitora zaitzala Tigrisek (Paperback, Euskara language, 2023, Txalaparta) 4 izar

Gaur egungo Irakeko landa eremuan, Tigris ibaiaren ertzean, debeku zorrotza hautsi du neskatxa batek: maitasunezko …

Prosa iradokitzailea Tigris ibaiaren ertzean

3 izar

Tigris ibaiaren ertzean, gerrak odolez blaituriko lurretan, ezkontzatik kanpoko maitasun harreman batek heriotzara kondenatu du neskatxa bat. "Gurean, hobe da neska hila ama ezkongabea baino", dio pertsonaia nagusiak. Liburuan, idazleak agerian jartzen ditu emakumeen aurkako indarkeriaren mekanismoak eta ohorearen legea. Amir anaia nagusiaren zeregina da familiaren ohorea garbi mantentzea familiako gainerako kideek bidegabekeria onartzen edo haren aurrean isiltzen diren bitartean. Irakeko errealitate konplexua inspirazio iturri hartuta, eta Tigris ibaia lekuko gisa erabiliz beste ahots bat gehiago balitz bezala, idazleak prosa iradokigarria darabil tragedia azaltzeko, nahiz eta, liburuaren laburtasun dela eta, ez duen sobera sakontzen pertsonaien argi-itzal eta kontraesanetan, eta, hortaz, irakurle hau prosa iradokitzaile horren orrialde gehiagoren egarriz geratu da Tigris ibaiaren ertzean. #PaperjaleZozketa