Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Tsukumizu(r)en Girls' Last Tour 1 liburuaren kritika egin du (Girls' Last Tour, #1)
Errepiderik gabeko goranzko bidean
5 izar
Paisaia post apokaliptikoan gora doaz Chito eta Yuri lagunak, zehazki zer gertatu den jakin gabe, Cormac McCarthy handiaren 'Errepidea' mangara etorri balitz bezala. Gerrak dena suntsitu eta bakarrik utzi ditu, eta aurreko zibilizazioen printzak eta gerraren arrazoiak ulertu nahian, bidean gora egin, janaria bilatu eta plazer txikiez gozatuz aurrera egiten dute bi lagunek, rolak banatuz, elkar ezagutzen. Paisaia apokaliptikoa, hirigintza industrial futurista eta bigarren mundu gerrako arma abandonatuz josia, ezinbesteko elementua da kontakizunean, bi lagunek gidatzen duten Kettenkrad ibilgailua bezala. Bidea eta historia hasi aurretik gertatutakoa, egoera horretara eraman dituena, historia aurreko misterio erakargarri bezala mantentzen da, solairuak igoz argitu beharko duguna. #Komikia eta #ZiFi-a maite duenak gozatuko du Tsukumizu-ren lehen manga lan honekin, Iker Alvarezek itzuli eta harriet argitaletxeko Kabe sailak zorionez euskarara ekarria. 2. bolumena irakurtzeko gogoz nago. #PaperjaleZozketa #irakurketak #manga