Itzuli
Euskal Herriko gazteluak : Iparraldea (Paperback, Basque language, 2023, Antton Arrieta) 5 izar

Euskal Herriko gazteluak : Iparraldea

5 izar

Lan hau abian dagoen proiektu zabalago baten atal bat da. Egileak, Antton Arrieta Valverdek (info: www.txalaparta.eus/eu/liburu-denda/egileak/antton-arrieta-valverde), arkitektura militar historikoaren gaia jorratzen du bere lanetan eta 2018tik argitaratzen ari da Erdi Aroko gazteluen katalogo moduko lanak lurraldeka antolatuta (ikus. aurrekoak hemen: openlibrary.org/authors/OL12550795A/Antton_Arrieta_Valverde, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari eskeiniak). Era ordenatuan biltzen eta aurkezten dira hainbat aztarna mota (bai materialak, bai immaterialak) mota honetako eraikuntzen katalogo gisa, non frogatuak eta balizkoak aipatzen diren hainbat ikuspuntuetatik (testuinguru geografiko eta historikoa, iturriak, toponimia, mapak, irudiak...). 2023an Iparraldekoari iritsi zaio txanda eta azpimarragarria da zein historia ezberdin eta elkarri ezezagun ditugun gure artean. #PaperjaleZozketa