Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Luis de Castresana(r)en La frontera del hombre(r)i buruzko iruzkina egin du

Luis de Castresana: La frontera del hombre (Hardcover, Spanish language, Plaza & Janés) 3 izar

Altzairuzko Teloiaren garaian, STASI alemaniarrean lan egiten duen polizia politiko baten gorabeherak, "nobela psikologiko" estiloan.

Azpi-azpixan bai somatu lajeikek gerra hitz giroko bipolarizaziñua gainditzeko gogua: komunismuan helburu jasoak erdi aittatzen dittuk, teorikoki onak dirazen gauza modura - Disidentiak, jakiña, argi eta garbi, gizaki askeen arteko anaittasun unibertsalakin amesten juek (naif xamarki).

Bestalde, albistien manipulaziñua, poliziakuen ustelkerixia eta torturia gordinki salatzen jittuk. Eta susmua jaukat, komunistak izatiangaittik lortzen daben askatasun hori, salaketa beste edonora zabaltzeko ez ete daben erabiltzen: behintzat, 1960ko frankismoko komisarixak ezagutzen zittueneri, hónek deskribapenok hotzikaria eragingo zetsela uste juat.

(e)k Luis de Castresana(r)en La frontera del hombre(r)i buruzko iruzkina egin du

Luis de Castresana: La frontera del hombre (Hardcover, Spanish language, Plaza & Janés) 3 izar

Altzairuzko Teloiaren garaian, STASI alemaniarrean lan egiten duen polizia politiko baten gorabeherak, "nobela psikologiko" estiloan.

Liburua ondo idatzitta jagok, interesgarrixa dok, baiña irribarre maltzurrez irakortzen najabilk. Gerra Hotzeko eta desarrollismo frankistako sasoian idatzitta jagok, eta seguraski Castrejanak ez juan eukiko bapppe arazorik editoria topatzeko: Ekialdeko Alemaniako Stasiko funtzionarixo baten bidez, sozialismo errealan gristasunen eta miserien erretratua egitten jaku, AEBetako "lagunen" ikuspegixekin bat. Irribarre noiz? Funtzionarixo zorrotzak, iñor begira ez dagonian, whiskixa eskatzen dabenian; sozialismo errealian takian potian erabiltzen zittuan lelo politikuak parodiatzen dirazenian; askatasun pertsonalen zapalkuntzia zuritzen danian, ongizate orokorran alde... Halako topikoz beteta jagok liburua, eta frankismoko irakorliak, duda barik, pentsauko zeban Kastrejanak oso ondo ezagutzen zebala Altzairuzko Kurtiñian beste aldeko bizimodua halako gauzak hain ondo kontatzeko (ez zuan hala izan: errepublikazalien semia izanda, umetan Frantzian eta Belgikan ebakuatuta bizi izan zuan); baiña Espainia frankistara itzulitta jakin juan bai, zer egin bihar zuan bizimodua etaratzeko. Eta ez jetsat txarto eresten, e? Ulergarrixa jatak. Baiña halako fraka-bajatziak barregarrixak dittuk. Oin: ez dotena ulertzen da, zelan …

Clarissa Pinkola Estés: El Jardinero Fiel (Hardcover, Spanish language, 2003, Vergara) 3 izar

Kanape magiarra

3 izar

Interesgarrixa, magiar kultura oral aberatsan aurkezpena dan neurrixan. Hortik aurrera... lirismo lartxo nere gusturako (hau be ezaugarri magiar bat ei dok), autolaguntza usain(txo) uxagarrixa (igual idazlian aldetiko deformaziño profesionala) eta larregiko laburtasuna, ezertan sakontzeko astirik emoten ez dabena. Neuk, partikularki, AEBetako etorkin hungariarren historixia pixkat zabalago lantzia eskertuko neukian.

Jon Alonso Fourcade: Amaiur bat urtero (Paperback, Basque language, Gaztelu Elkartea) 4 izar

Film handi bat egiten ari dira Baztanen. Amodiozko istorio gartsu bat da, orain dela 500 …

Ke kurtiñak

4 izar

Alonson "Kamemberta" najeukan irakorritta, eta ha moko fiñendako kapritxua bada be, hau dibertigarrixagua egin jatak. Umore gaiztua, zinemako tramoia arteko dobladilluen kontura, eta azken kapituluetan produktoriak egindako maisu-jokaldixa: Euzkadi S.A estiloko enpresari kanpetxanuak, euskaldun-gose dagon madero bati botatako amua, ke kurtiña ezin egokixagua zabalduta. Jolas politta, ondo pasatzekua.

(e)k Jon Alonso Fourcade(r)en Amaiur bat urtero(r)i buruzko iruzkina egin du

Jon Alonso Fourcade: Amaiur bat urtero (Paperback, Basque language, Gaztelu Elkartea) 4 izar

Film handi bat egiten ari dira Baztanen. Amodiozko istorio gartsu bat da, orain dela 500 …

Oso ondo jagok. Prota bakotxak bere ikuspegixa (eta hizkera errejistro berezixa!) jaukak, eta bistan da Alonsok aktorien mundillua ezagutzen dabela: izarren egoak, ekoizlien baldintzak, gidoilari antiheroia, berdintasun kontu anakronikuak... oso gustora irakortzen najabilk.