Zentsoriak, amua ezpaiñian
3 stars
Slovakiara biajia egin genduanian, gauza kuriosuenetako bat “gazte errebeldien” soziologixia izan zuan. eibar.org/blogak/orakulua/65 Normalian, munduari begiratzeko, bakotxak norbera ipintzen jok neurri modura, eta horretara, mundu guztian danak bardintsu jokatzen dabela pentsau izaten juagu. Bidaiatu arte. Nere kasuan, harrigarrixa izan zuan punk slovakiarren “garai heroikuen” barri izatia, errejimen komunistiakin txoke egitten zebenekua (EHxan, komunisten beste ikuspegi bat genkanian). Halako beste “dutxa hotz” bat euskal diasporan izan najuan: EHrako independentzia etabar sutsuki eta borrokalariki defenditzen juen lagun batzuk, baiña era berian “indio potrozorrixen” gaiñeko ikuspegi ezin inperialistago eta arrazistago batekin (Chiapasko altxamentuan urtiak zittuan). Gure garunetan kortozirkuitua eragitten juan ustezko kontraesan honek, eurendako normal-normala zuan. Liburu honek be, Slovakiako 80 garaiko giro hori gogoratu jestak neurri baten. Kaso honetan, askatasun gosez dabillen jentia ez dok guk EHxan ezagututako parametruetan mobitzen, giza-anaitasun eta (pixkatxo bat) relijiño klabietan baiño. Liburua Alemanian girotuta badago be, uste juat Polonian-eta izan ziran disidentzia mobimenduen antzekuak izango zirala. …
Slovakiara biajia egin genduanian, gauza kuriosuenetako bat “gazte errebeldien” soziologixia izan zuan. eibar.org/blogak/orakulua/65 Normalian, munduari begiratzeko, bakotxak norbera ipintzen jok neurri modura, eta horretara, mundu guztian danak bardintsu jokatzen dabela pentsau izaten juagu. Bidaiatu arte. Nere kasuan, harrigarrixa izan zuan punk slovakiarren “garai heroikuen” barri izatia, errejimen komunistiakin txoke egitten zebenekua (EHxan, komunisten beste ikuspegi bat genkanian). Halako beste “dutxa hotz” bat euskal diasporan izan najuan: EHrako independentzia etabar sutsuki eta borrokalariki defenditzen juen lagun batzuk, baiña era berian “indio potrozorrixen” gaiñeko ikuspegi ezin inperialistago eta arrazistago batekin (Chiapasko altxamentuan urtiak zittuan). Gure garunetan kortozirkuitua eragitten juan ustezko kontraesan honek, eurendako normal-normala zuan. Liburu honek be, Slovakiako 80 garaiko giro hori gogoratu jestak neurri baten. Kaso honetan, askatasun gosez dabillen jentia ez dok guk EHxan ezagututako parametruetan mobitzen, giza-anaitasun eta (pixkatxo bat) relijiño klabietan baiño. Liburua Alemanian girotuta badago be, uste juat Polonian-eta izan ziran disidentzia mobimenduen antzekuak izango zirala. Ez jittuadaz ondo ezagutzen garai horretan izan ziran mobimendu politikuak, baiña interesgarrixa begittantzen jataaz, batez be gerora penduluak bestekaldera egin daben bueltia ulertu ahal izateko. Hau hala izanda, liburua amaitziakin batera atzoko begittantziñua berretsi juat: Kastrexanan liburu ustez sinple honek buelta bat baiño gehixago euki lajeikek. Izan be, bertan “salatzen” dan gizarte poliziala, zati haundi baten, frankismuari bete-betian aplikau leikixok, eta kuarteletan atxilotutako jentiari emoten jakon tratuak, behin eta barriro, pentsamentua hona ekartzen jeskuk (eta 60ko hamarkadan, gehixago!). Nahitta egin juan, nahi barik? Lehelengo kasua badok, liburu hau zentsuriari sartutako gol haundi bat izango litzakek. Eta bigarrena badok be, ondo idatzittako liburu intelijentia dok, kontakizun osuan tentsiño mailla egokixa mantentzen dakixena, eta gustora irakortzen dana.