LuLing Young is in her eighties, and finally beginning to feel the effects of old …
Belaunaldixen arteko ehuna
3 izar
Fiña, atsegiña, pozgarrixa. Nahiz eta bestsellerren erara idatzitta egon (etxera etortzeko desiatzen, liburua irakortziarren!), nahiz eta AEBetako entretenimendu industrixan txertatuta egon (autoparodia pixkatekin, eta happy endetan jauzi barik), nahiz eta historixian ardatza emakumien arteko harremanak izan (ni be pixkat andratxua nok), originaltasun haundiko liburua begittandu jatak, eta esango najeukek kultura txinatarran eragiñez dala hori. Asko jaukagu deskubritzeko hor.
LuLing Young is in her eighties, and finally beginning to feel the effects of old …
A, eta bigarren zatixian be bajagok guraso zaharren zaintza eta alzheimerrari buruzko zatitxorik, kasu honetan umoretsua eta hunkigarrixa (Hong Kongeko lady Ina).
LuLing Young is in her eighties, and finally beginning to feel the effects of old …
Giro politta emon jok liburuak bigarren zatixian. Lehelengo parteko amama erretxiña horretatik, bere amesak eta arazuak dittuan gazte baten bizitza interesgarrixa ezagutzera pasau gaittuk. Ez jakixak nahitta ete dan, baiña hala bada oso errekurtso ona dok: lehelengo zatixan, "ixa berbetan ez dakixan" amama bat aurkezten jaku; bigarrenian, ostera, ondo baiño hobeto dakixan gazte bat agertzen dok... bere hizkuntzan noski. Beste kulturetatik datozen etorkiñen intelijentzia neurtzeko kontu haundixian euki biharko geunken gauzia.
Batan eta bestian artian, jakiña, Txinako kultura eta arau sozialak bebai agertzen jakuz, gurien aldian hain diferentiak. Umore briztadaren bat be bajagok: kortesian izenian gonbidapenei hiru bidar ezetz esan bihar jakela diñuan arau hori (absurdo xamarra, eta hamen be neurri txikixaguan ikusi izan dotena), kalkulu-errore barregarri pare baterako atxakixia.
LuLing Young is in her eighties, and finally beginning to feel the effects of old …
Alde kulturalaz gain, ama ezkor eta larrixen erretratua ona dok - eta guraso zaharrak zaindu dittuan edozeiñek ondo ezagutzeko moduko egoera tragikomikuak deskribatzen jittuk.
LuLing Young is in her eighties, and finally beginning to feel the effects of old …
Amaren "stock"etik beste aletxo bat, seguraski Radio Euskadiko "Pompas de Papel" saiuan rekomendaziñoren baten ostian erosittakua, amak askotan egitten zeban legez. Ondo hasi dok: probisionalki, "mujeres al borde de un ataque de nervios" azpigeneruan sailkatuko najeukek, baiña txinatar kulturian aldaeriakin.
Kortak, sarobeak edo olhak (gaztelerazko "sel") arbasoengandik jasotako lur-antolamendu egitura dira. Erdi Aroa baino lehenagotik …
Atzo goizerartekuan aktia
3 izar
Ezinbesteko liburua. Kortak "atzo goizera arte" gure arbasuen lur-antolakuntza tresnia izan dittuk, glamourrik haundirik bakuak egixa esan, eta igual horregaittik, ordenamentuak aldatziakin batera (XIX mendeko gerren osteko herri lur salmentak, batez be) atzian geldittu dirazenak beste barik. Horren adibiderik garbixena dok, korta gehixenen zatiketa eta ezabatze fisikuez gain, 150 urte eskasetan euren oroimena be galdu dala: kortetan euretan bizi izan dirazen familixa gehixenetan, egitturia hori zer izan zuan gitxik jakixek, eta gitxiagok (%1-2) bere erabilpenan detalliak. Eskerrak dokumentaziñuari, horko pleituetan agertzen dirazen mugak eta krokisak gitxi gora beherako egitturia jasotzeko balixo dabelako, eta horixe dok autoriak egin dabena (ez dittuk bakarrak; beste bizpahiru lan monografiko be argitaratu dittuk gaixari buruz). Orduan, Erromatar Inperioko amaieratik ixa gaur arte iraun daben egittura hau jasota gelditzeko bihar politta dok hau. Eta esandakua, gure mendiko ibilleretan begixak honi (be) zabalik mantentzeko info klabia emoten jok.
Kortak, sarobeak edo olhak (gaztelerazko "sel") arbasoengandik jasotako lur-antolamendu egitura dira. Erdi Aroa baino lehenagotik datorren gizarte eta landa-eremuetako egituratze …
Kortak, sarobeak edo olhak (gaztelerazko "sel") arbasoengandik jasotako lur-antolamendu egitura dira. Erdi Aroa baino lehenagotik …
Sarrerako artikuluez gain, katalogua bera be irakortzen najabilk: une astunetan, irakorketa diagonala - eta detalle interesgarrixak agertzen dittuk handik eta hamendik. Esate baterako, Arrolako korta txikixak, tontorreko kastruan zati bat hartzen jok bere barruan. Bagauden denporako kortarixak gordeko ete juen memoriarik, 500 urte lehenago han bizi izandako jentiaz? Baietz pensau lajeikek.
Poliki-poliki, edari on baten modura irakortzen najabilk. Esango najeukek liburu honetan Quinok zinismo haundixa darabixala, nornalian irakorri detsatena baiño haundixagua. Kritikuagua eta zorrotzagua dok, ez hain naifa, eta gustatzen jatak arpegi barri hau.
Kortak, sarobeak edo olhak (gaztelerazko "sel") arbasoengandik jasotako lur-antolamendu egitura dira. Erdi Aroa baino lehenagotik …
Eta, nahiz eta Urdaibaiko kortei buruzko liburua izan, Erdi Aro aurretiko muga-eza nagusitzen da (urixen fundaziño aurretikua). Horretara, ledanien artian gure ondoko mendi ezagunak dagoz: Haziro (Airo), Leia, Otoio edo Oiz inguruak. Zonako parajietatik ibiltzia tokatzen jatanian, mapak beste era batera begiratuko dittudaz, bai horixe.
Kortak, sarobeak edo olhak (gaztelerazko "sel") arbasoengandik jasotako lur-antolamendu egitura dira. Erdi Aroa baino lehenagotik …
Beraz, XV-XVI gizaldixetako baby boomian (= Ameriketako urria), korten erabilpena asko aldatu zuan, lehengo abelzaintza tradizionaletik, nekazaritzara, eta bordak etxe bihurtuta. Gaur egungo alde zaharreko lonjak eta VTak gogoratu destaz. 😉
Altzairuzko Teloiaren garaian, STASI alemaniarrean lan egiten duen polizia politiko baten gorabeherak, "nobela psikologiko" estiloan.
Zentsoriak, amua ezpaiñian
3 izar
Slovakiara biajia egin genduanian, gauza kuriosuenetako bat “gazte errebeldien” soziologixia izan zuan. eibar.org/blogak/orakulua/65 Normalian, munduari begiratzeko, bakotxak norbera ipintzen jok neurri modura, eta horretara, mundu guztian danak bardintsu jokatzen dabela pentsau izaten juagu. Bidaiatu arte. Nere kasuan, harrigarrixa izan zuan punk slovakiarren “garai heroikuen” barri izatia, errejimen komunistiakin txoke egitten zebenekua (EHxan, komunisten beste ikuspegi bat genkanian). Halako beste “dutxa hotz” bat euskal diasporan izan najuan: EHrako independentzia etabar sutsuki eta borrokalariki defenditzen juen lagun batzuk, baiña era berian “indio potrozorrixen” gaiñeko ikuspegi ezin inperialistago eta arrazistago batekin (Chiapasko altxamentuan urtiak zittuan). Gure garunetan kortozirkuitua eragitten juan ustezko kontraesan honek, eurendako normal-normala zuan.
Liburu honek be, Slovakiako 80 garaiko giro hori gogoratu jestak neurri baten. Kaso honetan, askatasun gosez dabillen jentia ez dok guk EHxan ezagututako parametruetan mobitzen, giza-anaitasun eta (pixkatxo bat) relijiño klabietan baiño. Liburua Alemanian girotuta badago be, uste juat Polonian-eta izan ziran disidentzia mobimenduen antzekuak izango zirala. …
Slovakiara biajia egin genduanian, gauza kuriosuenetako bat “gazte errebeldien” soziologixia izan zuan. eibar.org/blogak/orakulua/65 Normalian, munduari begiratzeko, bakotxak norbera ipintzen jok neurri modura, eta horretara, mundu guztian danak bardintsu jokatzen dabela pentsau izaten juagu. Bidaiatu arte. Nere kasuan, harrigarrixa izan zuan punk slovakiarren “garai heroikuen” barri izatia, errejimen komunistiakin txoke egitten zebenekua (EHxan, komunisten beste ikuspegi bat genkanian). Halako beste “dutxa hotz” bat euskal diasporan izan najuan: EHrako independentzia etabar sutsuki eta borrokalariki defenditzen juen lagun batzuk, baiña era berian “indio potrozorrixen” gaiñeko ikuspegi ezin inperialistago eta arrazistago batekin (Chiapasko altxamentuan urtiak zittuan). Gure garunetan kortozirkuitua eragitten juan ustezko kontraesan honek, eurendako normal-normala zuan.
Liburu honek be, Slovakiako 80 garaiko giro hori gogoratu jestak neurri baten. Kaso honetan, askatasun gosez dabillen jentia ez dok guk EHxan ezagututako parametruetan mobitzen, giza-anaitasun eta (pixkatxo bat) relijiño klabietan baiño. Liburua Alemanian girotuta badago be, uste juat Polonian-eta izan ziran disidentzia mobimenduen antzekuak izango zirala. Ez jittuadaz ondo ezagutzen garai horretan izan ziran mobimendu politikuak, baiña interesgarrixa begittantzen jataaz, batez be gerora penduluak bestekaldera egin daben bueltia ulertu ahal izateko.
Hau hala izanda, liburua amaitziakin batera atzoko begittantziñua berretsi juat: Kastrexanan liburu ustez sinple honek buelta bat baiño gehixago euki lajeikek. Izan be, bertan “salatzen” dan gizarte poliziala, zati haundi baten, frankismuari bete-betian aplikau leikixok, eta kuarteletan atxilotutako jentiari emoten jakon tratuak, behin eta barriro, pentsamentua hona ekartzen jeskuk (eta 60ko hamarkadan, gehixago!). Nahitta egin juan, nahi barik? Lehelengo kasua badok, liburu hau zentsuriari sartutako gol haundi bat izango litzakek. Eta bigarrena badok be, ondo idatzittako liburu intelijentia dok, kontakizun osuan tentsiño mailla egokixa mantentzen dakixena, eta gustora irakortzen dana.