Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Daniel Rementeria Arruza(r)en Los Seles de Urdaibai liburuaren kritika egin du
Atzo goizerartekuan aktia
3 izar
Ezinbesteko liburua. Kortak "atzo goizera arte" gure arbasuen lur-antolakuntza tresnia izan dittuk, glamourrik haundirik bakuak egixa esan, eta igual horregaittik, ordenamentuak aldatziakin batera (XIX mendeko gerren osteko herri lur salmentak, batez be) atzian geldittu dirazenak beste barik. Horren adibiderik garbixena dok, korta gehixenen zatiketa eta ezabatze fisikuez gain, 150 urte eskasetan euren oroimena be galdu dala: kortetan euretan bizi izan dirazen familixa gehixenetan, egitturia hori zer izan zuan gitxik jakixek, eta gitxiagok (%1-2) bere erabilpenan detalliak. Eskerrak dokumentaziñuari, horko pleituetan agertzen dirazen mugak eta krokisak gitxi gora beherako egitturia jasotzeko balixo dabelako, eta horixe dok autoriak egin dabena (ez dittuk bakarrak; beste bizpahiru lan monografiko be argitaratu dittuk gaixari buruz). Orduan, Erromatar Inperioko amaieratik ixa gaur arte iraun daben egittura hau jasota gelditzeko bihar politta dok hau. Eta esandakua, gure mendiko ibilleretan begixak honi (be) zabalik mantentzeko info klabia emoten jok.