Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Luis de Castresana(r)en La frontera del hombre(r)i buruzko iruzkina egin du
Azpi-azpixan bai somatu lajeikek gerra hitz giroko bipolarizaziñua gainditzeko gogua: komunismuan helburu jasoak erdi aittatzen dittuk, teorikoki onak dirazen gauza modura - Disidentiak, jakiña, argi eta garbi, gizaki askeen arteko anaittasun unibertsalakin amesten juek (naif xamarki).
Bestalde, albistien manipulaziñua, poliziakuen ustelkerixia eta torturia gordinki salatzen jittuk. Eta susmua jaukat, komunistak izatiangaittik lortzen daben askatasun hori, salaketa beste edonora zabaltzeko ez ete daben erabiltzen: behintzat, 1960ko frankismoko komisarixak ezagutzen zittueneri, hónek deskribapenok hotzikaria eragingo zetsela uste juat.