Kritikak eta Iruzkinak

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 3 urte, 7 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Ramiro Pinilla(r)en Verdes valles, colinas rojas 1. La tierra convulsa(r)i buruzko iruzkina egin du

Ramiro Pinilla: Verdes valles, colinas rojas 1. La tierra convulsa (Paperback, Maxi-Tusquets) Baloraziorik ez

1890 dok, sozialismuan hastapenak Euskal Herrixan. Zirradua emoten jok Toribio Etxebarrian idazkixetako kontuak bizirik ikustiak ("8 ordu biharrerako, 8 ordu deskantsurako, 8 ordu ikasteko!") eta Eibarrera handik gitxira kutsatuko zan mobimenduari pultsua hartzia. Eta oso egokixa, retorika iraultzaillia (errepikakor xamarra) basarrittarran kontrapuntuakin arintzia.

(e)k Ramiro Pinilla(r)en Verdes valles, colinas rojas 1. La tierra convulsa(r)i buruzko iruzkina egin du

Ramiro Pinilla: Verdes valles, colinas rojas 1. La tierra convulsa (Paperback, Maxi-Tusquets) Baloraziorik ez

Zergaittik dok Pinilla hain idazle ona? Kontau nahi dabena -burruka soziala- pertsonaje sinisgarrixekin, bizitza normalen erretratuekin janzten dabelako. Pertsonajiak arketipuak izanda be: Roque boronoa, Isidora pasionaria, Marcelo dinamiterua, Altubenako basarrittarrak, Baskardo jauntxuak... bere perfillak -hizkera propio eta guzti- ondo landuta jagozak, eta pertsonaje poliedrikuak dittuk, konplejuak, onak/gaiztuak sinplekerixan jauzi barik.

Robert Alcock: The Island that Never Was / La Isla que Nunca Fue / Inoiz Irla Izan ez zena (Paperback, ingelesa language, ZAWP / Asociación Hacería Arteak Elkartea) 3 izar

An English castaway in Bilbao’ by Robert Alcock, biologist and neighbour of Zorrotzaurre.

The book …

Zorrotzaurre

3 izar

Gentrifikaziño historia guztiak punto amankomunak jaukez: higaduria, ruina, bedarra, landariak bere eremua errekuperatzen... Halan be, giro horretan mobitzen dan begi zorrotz batek edertasuna, eta amesetarako atxekixia topau lajeikek: horixe egitten jok Altcockek, bide batez gaur egungo Zorrotzaurreko azken mohikanuen burrukia ulertzeko oiñarri ona emonaz.

Grupo de Actividades Espeleológicas GAES de Bilbao: El mundo subterráneo en el karst de Itzina (Paperback, gaztelera language, 2026, Grupo de Actividades Espeleológicas GAES de Bilbao) 4 izar

"Si algo define Itzina es la palabra eslovena karst, de origen preindoeuropeo sl igual que …

Argitalpen polibalentea

4 izar

Oso liburu txukuna. Zatirik haundiña espeleologia (=zientzia) kontuak dittuk, Itzinako lurpeko panoramian dimentsiñuekin, eta haren esploraziñuan egoeriakin, jabetzeko balixo deskuana. Baiña amaieran, espeleismora kiñu bat dago (azkenaldixan goraka doian turismo mota bat), eta oso egokixa eresten jetsat arrisku barik (norberandako, eta ondariandako) bisittau leikiazen zuluen minikatalogo bat egittiari.

(e)k Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea(r)en Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru(r)i buruzko iruzkina egin du (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)

Fermín Herrán, Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea: Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru (Paperback, Spanish language, 1978, Caja de Ahorros Municipal de Bilbao) 2 izar

1896ean, "Biblioteca Bascongada de Fermín Herrán" argitaratzen hasi zen. Bilduma horretan, Herranek euskal gaiari buruzko …

(e)k Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea(r)en Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru liburuaren kritika egin du (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)

Fermín Herrán, Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea: Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru (Paperback, Spanish language, 1978, Caja de Ahorros Municipal de Bilbao) 2 izar

1896ean, "Biblioteca Bascongada de Fermín Herrán" argitaratzen hasi zen. Bilduma horretan, Herranek euskal gaiari buruzko …

La rehostia!

2 izar

Fermin Herran, nahikua heban lehelengo orrialdian ohartxo bat ipintzia, liburuan nundik norakuak azaltzen! Kostau jatak ulertzia, idazlan hau Labairun "Historia de Bizcaya" mamotretuan indize bat baiño ez dala. Hau da: tomoz tomo, liburuz liburu, txatalik txatal, ikutzen dirazen gaixen aipu ultralaburrak. Aspergarrixa baiño aspergarrixagua. Eta nahiz eta kontu interesgarrixak be topau dittudazen (ikusi iruzkiñak), Labairuna zuzenian irakorritta be egin lajeikek hori, PDF billaketekin, eta gaiñera info gehixago lortuta! (seguro nago kontu interesgarri asko pasau jataazela, laburran laburraz). Ez irakorri.

(e)k Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea(r)en Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru(r)i buruzko iruzkina egin du (Caja de Ahorros Municipal de Bilbao)

Fermín Herrán, Estanislao Jaime de Labayru y Goicoechea: Compendio de la historia de Bizcaya del Dr. Estanislao J. de Labayru (Paperback, Spanish language, 1978, Caja de Ahorros Municipal de Bilbao) 2 izar

1896ean, "Biblioteca Bascongada de Fermín Herrán" argitaratzen hasi zen. Bilduma horretan, Herranek euskal gaiari buruzko …

Ya kontua galduta jaukat, Erdi Arotik hasitta, zenbat bidar ukatu jakon Castro Urdialesi Bizkaian sartzia. Mobbing argixa jirudik, Bilbok merkataritzian de factoko monopolixuari eusteko, zergaittik eze, Enkarterrixa Bizkaitzat hartzen badok, Castro be hala izan beharko lajeukek, mapia begiratzia baiño etxagok, geografia, orografia eta hidrologia kontuan hartuta bixak bat dirazela ikusteko.

(e)k Carlos Gracia Rivas(r)en Mirenolatu, la celadora vampira liburuaren kritika egin du (Miren Olatu, la celadora vampira, #3)

Carlos Gracia Rivas, Mariola Reigosa: Mirenolatu, la celadora vampira (gaztelera language, Autoedizioa) 4 izar

Más humor, más aventuras vampirescas, más crítica al sr. Josakidetza, todo esto y más en …

Hobetzen

4 izar

Lehengo estiluan (buruak emon ahala), marrazki zein gidoiari dagokixonez egilliak libre ikusten dittuk, solte jabizak, eta hori kontakizunen mesedetan da. Historia batzuk jenialak dittuk (Mirenolaturen umiena, esate baterako) eta azken orrialdian egilliak eurak be agertzia oso ona.

(e)k Anne Brontë(r)en Agnes Grey liburuaren kritika egin du

Anne Brontë: Agnes Grey (Paperback, 1989, Penguin Classics) 4 izar

Drawing heavily from personal experience, Anne Brontë wrote Agnes Grey in an effort to represent …

Izaera leuna

4 izar

Entzunda dakatenez, Anne Brontek idatzittakuak beste ahizten bestsellerren aldian eklipsauta geldittu dittuk. Ba neuri asko gustau jatak kontakizuna. Batez be, protagonostian izaerian erretratu sakonangaittik: pertsona normal bat, garai horretako gizartian barruan, berba gitxi eta obserbau asko egitten dabena. Fiña, sutilla, atsegiña, eta era berian interesgarrixa, eta irakorterreza.