Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Luis de Castresana(r)en La frontera del hombre(r)i buruzko iruzkina egin du
Liburua ondo idatzitta jagok, interesgarrixa dok, baiña irribarre maltzurrez irakortzen najabilk. Gerra Hotzeko eta desarrollismo frankistako sasoian idatzitta jagok, eta seguraski Castrejanak ez juan eukiko bapppe arazorik editoria topatzeko: Ekialdeko Alemaniako Stasiko funtzionarixo baten bidez, sozialismo errealan gristasunen eta miserien erretratua egitten jaku, AEBetako "lagunen" ikuspegixekin bat. Irribarre noiz? Funtzionarixo zorrotzak, iñor begira ez dagonian, whiskixa eskatzen dabenian; sozialismo errealian takian potian erabiltzen zittuan lelo politikuak parodiatzen dirazenian; askatasun pertsonalen zapalkuntzia zuritzen danian, ongizate orokorran alde... Halako topikoz beteta jagok liburua, eta frankismoko irakorliak, duda barik, pentsauko zeban Kastrejanak oso ondo ezagutzen zebala Altzairuzko Kurtiñian beste aldeko bizimodua halako gauzak hain ondo kontatzeko (ez zuan hala izan: errepublikazalien semia izanda, umetan Frantzian eta Belgikan ebakuatuta bizi izan zuan); baiña Espainia frankistara itzulitta jakin juan bai, zer egin bihar zuan bizimodua etaratzeko. Eta ez jetsat txarto eresten, e? Ulergarrixa jatak. Baiña halako fraka-bajatziak barregarrixak dittuk. Oin: ez dotena ulertzen da, zelan arraixo erosi juen liburu hau gure etxian (biharbada Castresanan beste libururen batzukin despistauta? edo sozialisten eta komunisten artian ez ziralako konpontzen?).