Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela 2 urte, 10 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

(e)k Ian Gibson(r)en Viento del sur(r)i buruzko iruzkina egin du

Ian Gibson: Viento del sur (Spanish language, 2001, Plaza & Janés Editores) 3 izar

Kanpotarra izatia baiño hoberik ez jagok, lurralde baten esentzia harrapatzeko. Kaso honetan, hispanista ingles eta iparramerikar lagun bixak dittuk, juan dan 500 urtian, Espainian nagusi izan dan ikuspegi historiko obtuso eta garruloa seiñalatzen (XV mendera arte judixuak eta arabiarrak egindako kultura ekarpena ikusi barik).

(e)k John Buchan(r)en Los 39 escalones liburuaren kritika egin du (Best Sellers Serie Negra, #29)

John Buchan: Los 39 escalones (Paperback, Gaztelera language, 1985, Planeta) 3 izar

"The Thirty Nine Steps" John Buchan idazle eskoziarraren eleberria da. 1915ean argitaratu zen lehen aldiz, …

Igesaldixa mortuetan zihar

3 izar

Ene, hau dok hau, suspentsia eta korapilluan askatzia azkenera arte eruatia! (azken hirugarrengo pajinara arte, zihetzago esanda). Bapateko amaiera horrek pixkat deskolokauta laga nok, baiña ezin juat esan txarto dagonik. Gatxa egitten jatak siñistia lehendik ezagunak zirazen konspiradoriak ezin ezagutu izanak, baiña tira; lizentzia literarixo moduan, aktorien abillezixiari gorazarre moduan hartuko juagu. Faltan botatzen juat konspiraziñuan azalpen argixagua: lehelengo espia akabatzen danian ez da azaltzen, eta gero krisisa ixotzen danian bez; baiña igual lanbro horretan lagatzia izan dok intelijentiena, idazlian aldetik -bestela koherentzia eskatzen hasiko giñakek!-. Kuriosua dok, baitta be, I Mundu Gerran pizkundian kokatzen dan nobela hau, gerria hasi barri argitaratu izana.

eibar.org/blogak/orakulua/igesaldixa-mortuetan-zihar

Begiratu bihar izan juat: "Annie Laurie" kantu eskoziarra. youtu.be/-fhe2TQOy-g
Aurrerago esan doten modura, nobela oso modernua begittantzen jatak; eta esango najeukek abentura kontakizun askoren eredu izango zala hurrengo urtietan. Nik behintzat, umetan irakorrittako Enid Blytonen liburuak behiñ baiño gehixagotan etorri jataaz burura, ez bakarrik jengibre galletengaittik. …

(e)k John Buchan(r)en Los 39 escalones(r)i buruzko iruzkina egin du (Best Sellers Serie Negra, #29)

John Buchan: Los 39 escalones (Paperback, Gaztelera language, 1985, Planeta) 3 izar

"The Thirty Nine Steps" John Buchan idazle eskoziarraren eleberria da. 1915ean argitaratu zen lehen aldiz, …

Begiratu bihar izan juat: "Annie Laurie" kantu eskoziarra. youtu.be/-fhe2TQOy-g

Aurrerago esan doten modura, nobela oso modernua begittantzen jatak; eta esango najeukek abentura kontakizun askoren eredu izango zala hurrengo urtietan. Nik behintzat, umetan irakorrittako Enid Blytonen liburuak behiñ baiño gehixagotan etorri jataaz burura, ez bakarrik jengibre galletengaittik.

Azken kapituluan, crescendo politta danari emonda. Bradgateko geografixiak (Broadstairs, benetako izenez) protagonismo nabarmena jaukak, beraz bertako irudi batzuk be billau jittuadaz hobeto girotzeko. theisleofthanetnews.com/2019/06/12/martin-charlton-buchan-broadstairs-and-the-39-steps/

Javier Martinez Reverte: La Noche Detenida (Hardcover, 2002, Plaza & Janes Editores, S.A.) 3 izar

Gerra telebisatua

3 izar

Buelta askorik bako liburua. Gustora irakortzen dok (aukeran, deskribapen paisajistiko larregi), baiña azken fiñian, gerra giro baten bizi izandako amodio historia sutsu eta labur bat baiño ez dok. Punto final. Bittartian Bosniako gerriari buruzko zeozer ikasten juagu (neretako interesantia: 1990 hamarkada hasieran nik burua beste leku baten nekalako, eta hurrengo urtietan EHra etorrittako refujiauak baiño ez nittualako ezagutu); baiña halan be, ez dok asko; amodio historia horren fondua baiño ez. Sarajevoko setioan zeguazen kazetarixen arteko giro zazkarra be azaltzen dok: gerrian "antzerkixa" (kotxian tiro bat, dolar baten truke), Climent balentzianuan pertsonifikatutako kazetari odolzaliak, testosterona gaindosisa, alkohola barra barra... Gerria sufritzen dabizen herrittarren bizimodua be agertzen dok, jakiña; baiña fondoko soiñua baiño ez dok. Esate baterako: hotelian aparteko jangelan bazkaltzen daben kontrabandistak, euren urrezko errelojuekin eta billete fardelekin... aittatu baiño ez dittuk egitten, eta gehixago jakin nahiko neukian. Era berian, liburuan ikuspegixa manikeo xamarra dok: serbiuak gaiztuak, bosniuak onak. Hain sinplia …

(e)k John Buchan(r)en Los 39 escalones(r)i buruzko iruzkina egin du (Best Sellers Serie Negra, #29)

John Buchan: Los 39 escalones (Paperback, Gaztelera language, 1985, Planeta) 3 izar

"The Thirty Nine Steps" John Buchan idazle eskoziarraren eleberria da. 1915ean argitaratu zen lehen aldiz, …

Ikasi doten beste gauza bat, "moor" famosuak. en.wikipedia.org/wiki/Moorland Takian potian, gure James Bond mustatxaduna muiño baten puntan jartzen dok, inguruan 15 bat kmtako ikuspegixa hartuta.

Hori bai, moor gora, moor behera, Jose Mari Aznar etortzen jata gogora, "The culp is of the moors" Georgetowngo aipu famosuakin, internetetik ixa guztiz ezabatuta dagona, baiña batzuen goguan ondiokan. eibar.org/blogak/luistxo/175