179 orrialde
Lanku(e)k argitaratua.
179 orrialde
Lanku(e)k argitaratua.
Hiztegi errimatua 1981ean argitaratu zen lehan aldiz, Hitzaren kirol nazionala izeneko saiakerarekin batera, AEKren eskutik. Argitalpen hartan bi izenburuak liburuki banatan irten ziren. 1997an, berrargitalpen bat egin zen, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik. Hartan, bi izenburuak liburuki bakarrean argitaratzea erabaki zen. Ikusirik bertsolari eta bertsozaleek Hiztegi errimatua batez ere eskatzen zutela, oraingoan berau bakarrik argitaratzen da. Eskaera zerbaitegatik izango da, Izan ere, hiztegi honek, alde batetik, euskarazko hitzen hautespen ondo pentsatu bat dakar. Hitz guztien errima-hiztegi bat ez litzateke batere praktikoa izango. Beste aldetik, hiztegiaren egitura -kontsonanteak, bokalak, diptongoak, kategoria gramatikalak eta abar- batasun eta zehaztasun zorrotzean burutua dago. Hiztegiak, noski, batez ere bertsogintzarako eta poesia errimaturako balio du, baina baita hizkuntza osorako ere. Edozein prosa motatan -poesia librea, kanta-hitzak, hantzerkia, narrazioa bera-, hitzen soinuekin efektu bat garatu nahi duenak -aliterazioa, adibidez- tresna oparoa aurkituko du hiztegi honetan.