Itzuli
Juan Aranzadi: El escudo de Arquíloco. Sobre mesías, mártires y terroristas. Vol. 2: El "nuevo Israel" americano y la restauración de Sión (Paperback, Gaztelera language, A. Machado Libros S. A.) Baloraziorik ez

El escudo de Arquíloco. Sobre mesías, mártires y terroristas es un trabajo monumental: monumental por …

Bi bolumenen iruzkina da hau.

Eskuartean lehenengoz izan nuenean, Juan Aranzadi nor zen jakin gabe, sarrera irakurtzea nahikoa izan zitzaidan halako liburuaren mardulak ez kikiltzeko: idazkera ona, antropologoaren ezagutza maila nabaria, arrazismoa, euskal abertzaleon arrazismoa (bere nemesia), kristautasuna eta judaismoa, nazionalismoak (euskalduna, española, AEBko WASP eta Eretz Israel), komunismoa eta beste.

Autobiografiatxo bat egiten du bere ikuspuntua kokatzeko. Kristautasunak baldintzatutako txikitako heziketa, euskaraz 4 hitz zekizkiela, gaztetako komunismo/sozialismo/anarkismoa, ETAren inguruarekin kontaktu akzidentala eta erabateko urruntze/oposizio kontzientea. Unamunoren senide ere badela, baina batez ere Telesforo Aranzadi senidea baliatzen du arrazismoz kutsatutako euskal antropologiaren hasiera kritikatzeko. Garaiko pekatuen aurrean, Boas antropologoari esker garatutako arrazakeriaren gezurtapena hain maisuki azaltzen du, irakurtzea atsegina izan dela.

Antropologiarekin jarraituz, bere aurreko Milenarismo Vasco liburuak jasotako kritika batzuk erantzuten ditu, gero Zulaikarekin duen beefa lehen planoan jartzeko. Beef diot, zeren eztabaidaren mami antropologikoan sartzen den arren, nire intereserako kontra argudiaketa guztia oilarren gandorrak itzaltzen du. Horrexegatik, laburragoa …