Itzuli
Juan Aranzadi: El escudo de Arquíloco. Sobre mesías, mártires y terroristas. Vol. 2: El "nuevo Israel" americano y la restauración de Sión (Paperback, Gaztelera language, A. Machado Libros S. A.) Baloraziorik ez

El escudo de Arquíloco. Sobre mesías, mártires y terroristas es un trabajo monumental: monumental por …

Bi bolumenen iruzkina da hau.

Eskuartean lehenengoz izan nuenean, Juan Aranzadi nor zen jakin gabe, sarrera irakurtzea nahikoa izan zitzaidan halako liburuaren mardulak ez kikiltzeko: idazkera ona, antropologoaren ezagutza maila nabaria, arrazismoa, euskal abertzaleon arrazismoa (bere nemesia), kristautasuna eta judaismoa, nazionalismoak (euskalduna, española, AEBko WASP eta Eretz Israel), komunismoa eta beste.

Autobiografiatxo bat egiten du bere ikuspuntua kokatzeko. Kristautasunak baldintzatutako txikitako heziketa, euskaraz 4 hitz zekizkiela, gaztetako komunismo/sozialismo/anarkismoa, ETAren inguruarekin kontaktu akzidentala eta erabateko urruntze/oposizio kontzientea. Unamunoren senide ere badela, baina batez ere Telesforo Aranzadi senidea baliatzen du arrazismoz kutsatutako euskal antropologiaren hasiera kritikatzeko. Garaiko pekatuen aurrean, Boas antropologoari esker garatutako arrazakeriaren gezurtapena hain maisuki azaltzen du, irakurtzea atsegina izan dela.

Antropologiarekin jarraituz, bere aurreko Milenarismo Vasco liburuak jasotako kritika batzuk erantzuten ditu, gero Zulaikarekin duen beefa lehen planoan jartzeko. Beef diot, zeren eztabaidaren mami antropologikoan sartzen den arren, nire intereserako kontra argudiaketa guztia oilarren gandorrak itzaltzen du. Horrexegatik, laburragoa balitz, hobe.

ETArekin jarraitzen du, genealogian atzera, Sabino, karlistadak, foruak, Aitoren semeak, Tubalen mitoa. Historiaren txanda. Euskaldunon odol garbitasunaren kontuak, hasieran garaiko erreinu katolikoan kristauak mairu eta juduengandik bereizteko garrantzia, gaur eguneraino dakar, arpegia aldatuz baina oinarrian ezberdinKERIAren ideia mantenduz. Pentsalari erradikala da, txiklea nahi haina estiratzen abila. Berdintasun demokratikoaren alde dago, nahiz eta bera demokrata ez kontsideratu.

Autobiografiatxora itzuliz, Vatikanoko II. kontzilioak garaiko sinesmenetan izandako eraginaz dihardu, baita berean ere. Argi dio gaztetan iraultza komunista gertatuko zela SINESTEN zuela, gizarte burgesa amaituko zela, proletalgoaren diktadura eta abar. Hortik dator bizitzan sufritutako desenkantuen aurrean bere posizionamendu politikoaren ibilbide kuriosoa. Esan beharra dut biblia literalki ulertzeak arazoak dakartzala burua liburutik altxatzen den momentuan.

Erlijioa eta politikaren arteko erlazioa da liburuaren gai nagusietako bat. Sionismoari dedikatutako zatian, Marxi buruz hitz egin ondoren, patxadaz dihardu Marxengan eragina izan zuen eta Aranzadiren hitzetan lehen sionista izan zen Moses Hess-en inguruan, argi uzteko komunismoak zenbat zor dion mesianismo milenaristari. Komunismoak eta, porrot sobietikoaren ostean, nazionalismoak. Azken honen paradigma garaikide gisa AEB eta Israel deskribatzen ditu, argi uzteko Israeldar Estatuaren legitimazioa "resulta extremadamente problemática desde cualquier ideología política secular que no sea un mal disfraz de la religión judía o cristiana, es por lo que pienso que esa necesidad de un Estado judío por motivos pragmáticos de supervivencia es el testimonio más irrefutable del definitivo fracaso ideológico, ético y político de la Modernidad ilustrada. [...] la creación del Estado de Israel es una consecuencia de la incapacidad de Occidente para resolver "el problema judío" de acuerdo con los principios de la Ilustración, y su reconocimiento por el orden jurídico-político internacional de posguerra no puede por menos que implicar una sancíon positiva a una legitimación étnico-religiosa del Estado" (bigarren bolumeneko 337 orrialdea).

Amaitzeko, liburu osoan zehar atze-atzean bueltaka izan dudan galdera. Aranzadi, nire miresmena duzu, antipodatan egonda ere oso atsegina izan delako irakurketa. Baina guztia kritikatu ondoren, eta batez ere kristautasuna "individualismo extra-mundano" gisa definitu ondoren, zure postura da Arkiloko ezkutua bota eta ihes egiten? "Rechazo incondicional de la muerte", "positiva valoración de la huida". Sarrerako orrialde polemiko eta irrikatsuetan kristautasunaren kontrako polo gisa budismoa jartzen duzu, "el profundo sinsentido de intentar hallarle al dolor y a la muerte un sentido, pues la muerte es la anulación de todo sentido y sólo cabe liberarse de esa ilusión que es el dolor liberándose de ese fantasma que es el YO, de la presunción de sentido que descansa en la voluntad de sentido". Identifikatu ez baina goraipatu bai. Lanaren azken orrialdean Clastres eta honek deskribatutako Estatuaren kontrako gizarteak aipatzen dituzu, zure anarkismoaren seinale. Eta gero berriz ere Arkiloko: "Huir [...] el poco democrático procedimiento [...] para disolver los conflcitos, en lugar de intentar absurdamente resolverlos". Ez da extramundanoegia? Ez da politika erlijioaREKIN, berriz ere?