Itzuli

(e)k Arantza Portabales(r)en Asasinato na casa rosa liburuaren kritika egin du

Arantza Portabales: Asasinato na casa rosa (Paperback, Galegoa language, Galaxia) 5 izar

Tras a espectacular acollida das súas anteriores novelas negras, Arantza Portabales inicia unha nova serie, …

Zirraragarria

5 izar

Hilketa bat, familia bat etxe batean, denak susmagarri eta, haien bizitzak ikertzen hasi ahala sortuko diren ezusteak eta ezusteak... Agatha Christieren moldeko liburu zirraragarria! A ze puzzlea! Hiltzailea nor den jakin arte utzi ezin den liburu on horietarikoa.

mikelgs erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@mikelgs Bai, bai, galizieraz irakurri dut. 😅 Badut lagun bat Galizara doanero Nos diario irakurtzen duena eta izugarria iruditzen zitzaidan. "Nik baneki", "nik ahalko banu" eta holakoekin burua berotzen nuen. Gu Galizara askotan joan gara oporretan eta halako batean otu zitzaidan saiatu behar nintzela ni ere libururen batekin. Duela hiru urte edo izanen zen lehenbizikoa. A Guardako liburu-denda batean nire desioa aitatu eta liburu nat gomendatu zidaten. Erreza da. Lehen aldian bistakoak diren hitzekin ohitzea da kontua: Nai madre, pai padre, ollo ojo, pechar cerrar... etab. Eta gero hiztegi bat eskura edukitzea hitz zailagoentzat. Bigarrena errezagoa egin zitzaidan, hirugarena gehiago... eta holaxe gaur arte. Landa giroko hiztegia duen liburu bat suertatu zait zailena ezagutzen ez nituen hitz mordoa zekartzalako. Baina bai. Oso ariketa polita eta gonendagarria da. Idazle asko ezagutzeko aproposa. Azken hau gazteleraz irakur daitekela ikusi dut. Katalanerarekin saiatu izan naiz ere baina horko aldapa gogorregia egin zait. Hiztegirako …