mikelgs (e)k La balada del norte 2 puntuatu du: 5 izar

La balada del norte 2, Alfonso Zapico (La balada del norte, #2)
Oviedo, 1934. Una huelga general revolucionaria estalla la noche del 5 de octubre y sume a todo el país en …
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Oviedo, 1934. Una huelga general revolucionaria estalla la noche del 5 de octubre y sume a todo el país en …
Madrid, 1933. Tristán Valdivia, periodista sin periódico, editor sin éxito y amante sin ilusión, abandona la capital para volver al …
Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, eta Babilonia du nobela honek …
Ez dut gogorik handirik Kritika bat idazteko... Gaurkoan iruzkina:
Gaztetan liburu hau irakurtzen saiatu izan nintzen eta gustatu ez, utzi egin nuen pare bat aldiz. Orain heldu diot eta, familiako izenak ikasi ondoren, harrapatu nau kontakizunak.
Karlistadetan murgildu nau liburuak, Sara izeneko gizona-k bezala, gerra gaitzesten duen Atxagaren nobela hura. Esango nuke hemen karlistak direla, gehiago, erridikulizatzen direnak.
Euskal mitologia, bestalde, inoiz ez zait asko interesatu, baina oraingo honetan gozatuarazi dit Irigoienen liburuak (hegaztiei buruzkoak, natura eta Mari...). Hala ere, trenari buruzko ikuspegi animista gehitxo iruditu zait, aurreko orakulu eta halakoen "sinesgarritasuna" galdu eta giro horretatik atera nau. Eta pertsonaien mundu ikuskera mitologikoa kristautasunarekin nahasten ari da, ulergarria, baina Dolorosa birjinari buruzkoak ere puf... gehiegitxo nire gusturako. Baina tira, horrela eta sinestunago ere bizi daitekeela jendea!
Gustatu zait orokorrean, baina amaiera aldean liburua bukatu zedin nahi nuela onartu behar dut.
"Zarea" agertzen da sarritan, Margariri hitz egiten dion narratzaileak (ez dakit nor den, Mari uste dut) hitz egiten duenean: "Oroitzen zarea egun gogoangarri hartaz?"
Hasieran tipografia akatsa zela pentsatu nuen, baina askotan ikusi dut gero. Protoeuskara-edo adierazi nahi izan ote zuen Joan Mari Irigoienek?
Udaran irakurri nuen Frankenstein, Mary Shelley idazlearena. Orain neguan, berriz, idazle horren ama izan zen Mary Wollstonecraft aipatzen duen liburu hau, Katixa Agirrek idatzia... etorkizunetik 😄
Bere kabuz asko gustatuko zitzaidan Berriz zentauro, baina kasualitate horri esker are gehiago gozatu dut!
Bost izar eta, zergatik ez, hurrengo liburu bat, hirugarren bat... eskatzen ditut! 🥰
Alba Padró, desde su experiencia como madre y consultora internacional de lactancia, te ofrece en esta nueva edición actualizada más …
Bukatu dut irakurtzen eta bikaina iruditu zait. Euskal memoria historikoa zerrendan gehitu dut!
1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. …
A través de los recuerdos de Miguel Ruiz, republicano español exiliado en Francia, Paco Roca reconstruye la historia de La …
Ondo dago fisika kuantikoari buruz pixka bat ikasteko. Baina pixka bat, ze hain justu oraindik zientifikoki ulertzen ez diren gauzak aipatzen ditu, eta komikian azaltzen diren gauza ugari ez ditut ulertu, egia esan.
Liburu erdia arratsalde batean irakurri nuen. Grabitatearekin hasten den puntutik aurrera kostata.
Genero aldetik detaile itsusi batzuk dauzka (gizonak barbakoan, emakumea etxeko lanetan etab. Ez dakit).
Besterik gabe, irakurri daiteke 😄🤓👍
Diskurtso zientifikoa eta zentzuzkoa du. Emakumeen testigantza ugarirekin, azken hamarkadetan erditzeen inguruan egon den paradigma aldaketa azaltzen du: medikalizazioa arazoak daudenean hasten dela, bestela erditze fisiologikoa lortu behar dela, baita ospitalean ere...
Haurdunaldian zehar irakurri dugun beste liburua hau da eta beste funtzio bat du, gida erabilgarriagoa da seguru aski.