Itzuli

(e)k Joxean Sagastizabal(r)en Paixibo irakurri nahi du

Paixibo (Basque language, 1987, Elkar) Baloraziorik ez

PAIXIBO, gizakiek sortutako edozer bezala, Mundu osoa da, Unibertsoa, gutako bakoitza den laborategiko prozesuetatik igarotzean …

Mastodonen gomendatu du @txerren@mastodon.eus​ek liburu hau eta paperjalen gehitu dut. Uste nuen idazle horrek Kutxidazu bidea Ixabel liburua bakarrik zeukala.

Deskribapena ez dut aurkitu interneten, pena. Liburuaren atzeko sinopsia txertatu liburuaren deskribapenean nahi baduzu, Txerren.

txerren(r)en egoerari erantzun dio

@txerren@mastodon.eus Eskerrik asko! Gehitu dut sinopsi hori bere orrian paperjale.eus/book/59029/s/paixibo eta irakurriko dut seguru aski, nire irakurtzekoen zerrendan utzi dut jasota.

Ze subliminala naizen Paperjale sustatzen eh? jejeje Behin esan zenuen ez zitzaizula gustatzen sare sozial mota honetako dinamika... eta jakinminez geratu nintzen. Zein dira kalteak? Irakurle soil garenok liburuei lotsagabeki egurra ematea? "nork gehiago irakurri" lehiaketa patetikoan sartzea? Liburuei beti 5 izar ematea, eskuzabalegi?...

Nahi baduzu konta, zerekin ibili behar den kontuz, benetan interesatzen zait!

txerren(r)en egoerari erantzun dio

@txerren@mastodon.eus ados, ulertuta! Niri alderantziz egia esan, liburu bat irakurri ondoren, gustatu baldin bazait, barrutik atera izan zait beti jendeari gomendatzea. "Ez badiot abisatzen, paper hauetan zer dagoen jakin gabe geratuko da!" sentsazioa.

Bestalde, adibidez irakurle klub edo taldeek presioa sortzen didate, beste norbaitek aukeratu duen liburua eta momentu horretan irakurri behar dudala sentitzen dut. Baina hemen proposamenak irakurrita gogoa jartzen zait hau edo bestea irakurtzeko...