Itzuli

(e)k Joan Mari Irigoien(r)en Babilonia(r)i buruzko iruzkina egin du

Joan Mari Irigoien: Babilonia (Paperback, Euskara language, 1989, Elkar) 4 izar

Babilonia zen antzinateko herri bat, Isaias profetak bortizki madarikatu zuena. Babilonia zen baserri baten izena, …

Ez dut gogorik handirik Kritika bat idazteko... Gaurkoan iruzkina:

Gaztetan liburu hau irakurtzen saiatu izan nintzen eta gustatu ez, utzi egin nuen pare bat aldiz. Orain heldu diot eta, familiako izenak ikasi ondoren, harrapatu nau kontakizunak.

Karlistadetan murgildu nau liburuak, Sara izeneko gizona-k bezala, gerra gaitzesten duen Atxagaren nobela hura. Esango nuke hemen karlistak direla, gehiago, erridikulizatzen direnak.

Euskal mitologia, bestalde, inoiz ez zait asko interesatu, baina oraingo honetan gozatuarazi dit Irigoienen liburuak (hegaztiei buruzkoak, natura eta Mari...). Hala ere, trenari buruzko ikuspegi animista gehitxo iruditu zait, aurreko orakulu eta halakoen "sinesgarritasuna" galdu eta giro horretatik atera nau. Eta pertsonaien mundu ikuskera mitologikoa kristautasunarekin nahasten ari da, ulergarria, baina Dolorosa birjinari buruzkoak ere puf... gehiegitxo nire gusturako. Baina tira, horrela eta sinestunago ere bizi daitekeela jendea!

Gustatu zait orokorrean, baina amaiera aldean liburua bukatu zedin nahi nuela onartu behar dut.