Kritikak eta Iruzkinak

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 2 urte, 5 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Goiatz Labandibar(r)en Bekatua liburuaren kritika egin du

Goiatz Labandibar: Bekatua (Paperback, Euskara language) 4 izar

Biharamun emozional baten kontakizuna da “Bekatua”. Ezezagun baten ohean esnatu da Garazi eta horrek bere …

Helduentzako da...?

4 izar

Sinopsia irakurrita gazteen interesekoa izango dela ematen badu ere, jende helduagoak gustura irakurriko dituen hausnarketa multzoa da hau. Helduek askotan beren burua islatua ikusiko baitute Garazi protagonistarengan, baita irakurlea gizona izanda ere (niri maiz gertatu zait behintzat).

Ez da 19 urteko norbaitek irakurtzeko... Edo agian adin horretan irakurrita aprobetxatuko da gehien? 😄

(e)k Begoña Prats(r)en Baby-Led Weaning liburuaren kritika egin du

Begoña Prats: Baby-Led Weaning (Spanish language, 2021, Penguin Random House Grupo Editorial, Grijalbo) 4 izar

Erosi daiteke

4 izar

Ez zait asko gustatu tonua, kariño "gehiegi" transmititzen dio irakurleari eta autolaguntza liburua ere ematen du, esaldi batzuk irakurrita.

Bestalde orrialde asko (50 inguru) oharrak idazteko egutegiak dira. Hau da, koaderno batean egin dezakezuna liburu honetan idazteko proposatzen dizu. Pixka bat betelana dirudi, orri gehiago saltzeko. Liburua beste bati partekatzea ere zailtzen du.

Errezetek itxura bikaina dute, laster hasiko gara probak egiten.

"Solucionario" atala oso ona, BLW egiterakoan izan daitezkeen arazoez abisatu digu, irtenbideak proposatuz. 6 hilabete baino gehiago dauzkan eta pureak jaten hasi den umea badaukazu, liburu hau zuretzat ere bada, trantsizioan laguntzeko idatzita dago.

(e)k Ramón Saizarbitoria(r)en 100 metro liburuaren kritika egin du (Erein literatura ;)

Ramón Saizarbitoria: 100 metro (Basque language, 1986, Erein) 4 izar

Lehenengo argitalpenetik hogei urte pasa diren honetan, nekez aurkituko dugu 100 metro irakurri ez duen …

klasikoa

4 izar

Liburu honen garrantzia handia izan omen zen, euskal literaturaren modernizazioan. Etxean daukagun edizioak hiru hitzaurre(!) dauzka eta nobela irakurtzen ari nintzela bat-batean bukatu da, bukarmeran liburuaren azterketa dago... Ez ditut irakurri gehienak. Liburua gustatu zait, irakurri beharrekoa, suposatzen dut 👌

(e)k Leslie Feinberg(r)en Mari-mutil handi baten bluesa(r)i buruzko iruzkina egin du

Leslie Feinberg, Leslie Feinberg, Fermin Zabaltza: Mari-mutil handi baten bluesa (Paperback, Euskara language, 2022, Katakrak Liburuak) 5 izar

«Utzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez …

Itzulpen arraro bat sumatu dut (bizpahiru aldiz ikusi dudala uste dut):

Noizbait musurik eman zenion? Um, jakina - Nik, alegia deus ez.

"Did you ever kiss her?” "sure,” I said, as casually as I could.

Ez pentsa, oso gustura ari naiz euskaraz irakurtzen, baina tarteka gauza arraroren bat dago.

(e)k Leslie Feinberg(r)en Mari-mutil handi baten bluesa(r)i buruzko iruzkina egin du

Leslie Feinberg, Leslie Feinberg, Fermin Zabaltza: Mari-mutil handi baten bluesa (Paperback, Euskara language, 2022, Katakrak Liburuak) 5 izar

«Utzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez …

Esaldi hau ulertzea kosta zait: "Bueno, emazte-gizonak dira, baina ez mari-mutilak."

Jatorrizkoan horrela dela ikusi dut: "...they’re he-shes, but they’re not butches.”

Eta berdintsu geratu naiz 🤣😭👍

(e)k Nora Salbotx Alegria(r)en Askatu edo moztu liburuaren kritika egin du (Iparrorratza bilduma, #3)

Nora Salbotx Alegria: Askatu edo moztu (Paperback, Euskera language, 2021, Txalaparta) 4 izar

Bidasoaren bi aldeetara, hezkuntza, gurea, egundaino ez zaigu emana etorri. Bi estaturen interesen zerbitzura eraikitako …

Magisteritza ikasleentzat

Baloraziorik ez

Ni dagoeneko Lehen Hezkuntzan lanean nabil eta ez zaizkit inspiragarriak suertatzen hezkuntza metodologiei buruzko testuak eta abar. Sobera irakurri dudala sentitzen dut eta tokatu zaidan lekuan, parean dauzkadan umeekin ahalik eta ondoen aritzea aski dut, egia esan.

Baina honelako liburu bat (laburra baita) oso egokia da magisteritza ikasleentzat. Daukadan alea, izan ere, Gasteizko irakasle eskolan utziko dut bookcrossing gisa bere bidea egin dezan.

Niretzat lehen atala (Nondik heldu gara) izan da aberasgarriena, euskal hezkuntzaren Historiaz laburpen azkar bat egiten du, aipu interesgarriekin.

(e)k Ekaitz Cancela(r)en Utopías digitales liburuaren kritika egin du

Ekaitz Cancela: Utopías digitales (Paperback, Verso Libros) Baloraziorik ez

Este libro es un alegato en favor del entusiasmo racional. Cada ensayo ofrece una panorámica …

Liburu ona baina astuna

Baloraziorik ez

Momentu desegokian heldu diot liburu honi, espero baino letra txikiagoa eta idazkera serioagoa dauzka.

Saiakera marxista bat da, kapitalismoaren fase digitalizatua deskribatzen du. Atal bakoitzean egoera eta joera itsusiak azaltzen ditu eta ondoren arlo horretako esperientzia onak aipatzen ditu edo egin beharko litzatekeena proposatzen du.

Evgene Mozorov delako bat da gehien aipatzen duen autorea.

2 eta 3. kapituluak saltatu egin nituen eta amaierako partea ere utzi egin behar izan dut, nekatuta.

(e)k Joxean Sagastizabal(r)en Paixibo irakurri nahi du (Euskal literatura.)

Joxean Sagastizabal: Paixibo (Basque language, 1987, Elkar) Baloraziorik ez

PAIXIBO, gizakiek sortutako edozer bezala, Mundu osoa da, Unibertsoa, gutako bakoitza den laborategiko prozesuetatik igarotzean …

Mastodonen gomendatu du @txerren@mastodon.eus​ek liburu hau eta paperjalen gehitu dut. Uste nuen idazle horrek Kutxidazu bidea Ixabel liburua bakarrik zeukala.

Deskribapena ez dut aurkitu interneten, pena. Liburuaren atzeko sinopsia txertatu liburuaren deskribapenean nahi baduzu, Txerren.