mikelgs (e)k Javier de Isusi(r)en Baleak ikusi ditut liburuaren kritika egin du (Colección Sillón orejero)
Ez da nahikoa
2 izar
Lehenengo egurra eta gero merituak:
Gaztelaniaz sortua da eta nabaritu egiten da itzulpena dela (FAIL). Gainera, lotsagarria da zenbat aldiz dauden hika hasi eta zuka bukatzeko akatsak. Hizkuntzekin bukatzeko, ez da sinesgarria elkarrizketa batzuk euskaraz gertatzea (hori igual nire problema da).
Ez zait gustatu binetetako bunbuilo mota bat, pertsonaiek irakurleari azaplenak ematekoak. Telesail txar batean aktoreak telefonoz hitz egin eta "gehiegi" hitz egiten duenean bezala izan da. Gero ohitzen zara, noski.
Edukiari dagokionez, ekidistantzia leporatu ahal zaiola uste dut. Intentzio onarekin egina izan arren, euskaldunok sufritzen dugun zapalkuntzari presentzia eman behar zitzaiola uste dut. GALeko gizonaren azalpena egiten da (txikitatik biolentzia baizik ez du ezagutu eta horregatik zebilen galduta). Baina ETAko preso damutu hori nolatan sartu zen? Zergatik? Hori azaldu gabe geratzen da, beraz gatazkaren hasiera ETA dela pentsa dezake irakurleak. Bai, nor hasi zen (eta nork jarraitzen duen euskaldunak ukatzen) aitortzeko eskatzen diot gai hau lantzen duten liburuei. Jarrera infantila irudituko zaio norbaiti akaso, baina niri zilegi eta beharrezko iruditzen zait. Aitortu oinarriko zapalkuntza eta gero arbuiatu nahi beste borroka armatua, hori gusturago irakurriko nuen.
Hala ere, gauza batzuk ikasteko eta pertsona desberdinen egoerak ulertzeko balio du. Erditik aurrera, psikiatra exzentrikoaren pasadizotik aurrera, gero eta gehiago gustatu zait. Eta ilustrazioak bikainak dira.
Irakurtzea gomendatzen dut, ez pentsa, originala edo euskarazkoa, baina garbi gera dadila: liburu hau ez da nahikoa!