Kritikak eta Iruzkinak

maiatza83

maiatza83@paperjale.eus

duela 3 hilabete(e)an batu zen

Itzultzailea, irakaslea, ama, scraplaria, irakurzalea

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Ane Labaka Mayoz(r)en Barraskiloek baino bat gehiago liburuaren kritika egin du

Ane Labaka Mayoz: Barraskiloek baino bat gehiago (Erein) 3 izar

Ume baten begietatik?

3 izar

10 urteko neskato batek gurasoen banaketaren nondik norakoak kontatzen dizkigu, barne bakarrizketaren bidez. Batzuetan sentimenduak, egoerak, bizipenak etab. deskribatzeko eta kontatzeko protagonistak duen moduak ez diru 10 urteko ume batenak, eta hala ere, esango nuke liburuak funtzionatzen duela, eta helarazten duela nola biziko zukeen ume batek horrelako egoera bat.

Txani Rodríguez: Los últimos románticos (Paperback, 2020, Seix Barral) 3 izar

Izenburuak izenburu, nobela ez hain erromantikoa

3 izar

Erromantizismo ukituak baditu ere, ez nuke esango nobela erromantikoa denik, izenburuak izenburu. Euskal Herriko zehaztu gabeko herri batean, tamaina ertaina duen eta hiri handiago batetik gertu dagoen herri industrializatu batean kokatzen du egileak istorioa, eta bizitza ulertzeko eta bizitzeko ezohiko modua duen emakume gazte bat da protagonista.

Protagonistak samurtasuna pizten du irakurlearengan, eta itxuraz garrantzirik ez duten haren eguneroko bizitzako gertakizunen bitartez, Euskal Herriko XXI. mendeko gizartearekin eta bizimoduarekin lotutako hainbat gai ukitzen ditu egileak: lan baldintzak, terrorismoa, tratu txarrak...

Luisa Carnés: Tea Rooms: Mujeres obreras (Spanish language, 2016) 4 izar

Langile klasearen eta, batez ere, emakumeen bizimoduaren narrazio gordina

3 izar

Luisa Carnés 27ko belaunaldiko idazle ahaztuaren nobela honek, te areto bateko langileen egunerokotasunaren bitartez, garai bateko langile klasearen eta, batez ere emakumeen bizimoduaren narrazio gordina dakarkigu, behar gorriari, zapalkuntzari, klaseen arteko aldeei, iraultzari eta gauzak aldatuko diren esperantzari buruzko kontakizuna.

(e)k Yukio Mishima(r)en Maskara baten aitortza liburuaren kritika egin du

Yukio Mishima: Maskara baten aitortza (Euskara language, Igela) 4 izar

Bizitza osoa maskara baten atzean ezkutatuta bizitzearen deskribapen xehe

3 izar

Norberaren benetako izaera erakutsi ezinda, bizitza osoa maskara baten atzean ezkutatu pasatzea zer den deskribatzen du Yukio Mishimak xehetasun handiz liburu honetan.

Protagonistaren barne-hausnarketa, pentsamendu eta sentimenduen deskribapenek primeran islatzen dute arau zorrotzez betetako garai eta herrialde batean norberaren izaera ezkutatu beharra zer den, nahiz eta zenbait unetan luzeegiak eta xehegiak iruditu zaizkidan.

(e)k Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea)(r)en Gerezi-denbora liburuaren kritika egin du

Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea), Montserrat Roig: Gerezi-denbora (Paperback, Euskara language, Consonni) 4 izar

Natàlia Miralpeix, liburun honetako protagonista, bere hirira itzuli da, 1974ko Bartzelonara, Frantzian eta Ingalaterran hamabi …

Garai eta gizarte baten familia kronika

3 izar

Montserrat Roigek frankismo berantiarreko Bartzelonako egoera politikoaren eta gizartearen zenbait zertzelada ematen dizkigu liburu honetan, familia baten historia ardatz hartuta.

Hitoria familiako kideen ikuspegi ezberdinetatik ezagutzeak aberastu egiten du kontakizuna, eta iraganaren eta orainaren arteko saltoak eta kontatzeke geratzen direnak irakurlea harrapatzeko elementu interesgarriak dira; zoriotxarrez, zenbait unetan, elementu horiek beraiek istorioaren ildoari jarraitzea oztopatzen dute eta irakurketa astundu egiten dute apur bat.

(e)k Annie Ernaux(r)en Gertakizuna liburuaren kritika egin du

Annie Ernaux: Gertakizuna (Paperback, Euskara language, 2003, Igela) 4 izar

Urteak daramatzat nire bizitzako gertakizun haren inguruan jirabiraka. Nobela batean abortu baten kontakizuna irakurtzen dudanean …

Abortuari buruzko kontakizun pertsonala

3 izar

Gertakizunak, pentsamenduak eta hausnarketak tartekatuz, eta iragana eta oraina harilkatuz, Annie Ernauxek abortuaren inguruko kontakizun pertsonal egiten du, ohi duen hizkera soil baina zehatzaz.

(e)k Adania Shibli(r)en Detaile xume bat liburuaren kritika egin du

Adania Shibli, Aitor Blanco Leoz (itzultzailea): Detaile xume bat (Paperback, Jatorriz arabieraz. Euskarara Aitor Blancok itzulI language, 2024, Igela) 4 izar

1948ko arabiar-israeldar gerran zehar zazpiehun mila palestinar baino gehiago izan ziren beren etxetik egotziak. Hondamendi …

Errealitate gordin eta, aldi berean, sotila

3 izar

Itxuraz loturarik ez duten eta pasadizo xumeak diruditen bi istorioren bidez, idazleak palestinarrek egunerokoan bizi duten bortxa deskribatzen du oso modu gordin eta aldi berean sotilean. Bi istorioen arteko lotura esplizituagoa espero nuen, istorioak apur bat aurrera egitea, pixka bat gehiago sakontzea.