User Profile

maiatza83

maiatza83@paperjale.eus

Joined 1 year, 4 months ago

Itzultzailea, irakaslea, ama, scraplaria, irakurzalea

This link opens in a pop-up window

Bonnie Garmus: Lessons in Chemistry (2023, Penguin Books, Limited) 4 stars

Chemist Elizabeth Zott is not your average woman. In fact, Elizabeth Zott would be the …

50-60 hamarkadetako emakume zientzialari (bikotekide, ama, alaba...) baten istorio ezohikoaren bidez, gaur egun ere puri-purian jarraitzen duten gai askoren inguruko kritika zorrotza egiten duen liburua: matxismoa (familia "tradizionaletan", lantokietan eta, bereziki, zientzian; komunikabideena (sentsazionalismoa, audientziak, itxurakeria...); hezkuntza sistemarena (zurruntasuna, ezberdina dena baztertzea...); eliza kataolikoa (diruzalekeria, pederastia). Hori guztia misterio apur batez ondua, nahiz eta zenbait gauza erraz aurreikus ditzakeen irakurleak eta, hori dela eta, zenbait unetan apur bat astuna egin, batez ere bukaera aldera.

reviewed Puskak by Irene Pujadas

Irene Pujadas, Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea): Puskak (Euskara language) 3 stars

Egunerokoan edonori gertatzen zaizkionak dakartzate hogeita bat istorio labur hauek: puskatzen diren jaioberriak, merendolak hil …

Gaizki joan den bidaia

1 star

Nire ustez, kontakizun laburrek eta, literaturak, oro har, bidaia bat bezalakoak izan behar dute: nonbaitera eraman behar zaituzte, zerbait biziarazi edo sentiarazi behar dizute edo ezusteko toki batera eraman behar zaituzte.

Liburu honek, baina, ez dit aurrera jarraitzeko irrikarik piztu eta noraezean ibili naiz, galduta. Kostata amaitu dudanean, gaizki joan den bidaia batetik etxera heltzea bezalakoa izan dela aitortu behar dut.

finished reading Puskak by Irene Pujadas

Irene Pujadas, Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea): Puskak (Euskara language) 3 stars

Egunerokoan edonori gertatzen zaizkionak dakartzate hogeita bat istorio labur hauek: puskatzen diren jaioberriak, merendolak hil …

Nire ustez, ipuin bat eta literatura, oro har, bidaia bat bezalakoak izan behar dira: nonbaitera eraman behar zaituzte, zerbait biziarazi behar dizute edo ezusteko amaiera izan behar dute.

Liburu honekin, aldiz, noraezean ibili naiz, galduta, eta ez dit aurrera jarraitzeko gogorik piztu. Kostata amaitu dudanean, gaizki atera den bidaia batetik etxera iristea bezalakoa izan da, egia esan.

Presentes (Paperback, Gaztelania language, 2024, Alfaguara) 4 stars

"No hace falta inventar nada para levantar un mundo. En Presentes, com erudición y vehemencia, …

Nola eraikitzen da gertakizunen kontakizuna?

4 stars

Hizkuntza maisutasunez erabiliz eta deskribapen xeheen bitartez, Gerra Zibileko eta gerraoesteko giroaren argazki aparta egiten du Cerdàk eta gertakizunen kontakizuna nola eraikitzen den erakusten digu, Primo de Riveraren gorpua Alacantetik Escorialera eramateko egindako ibilbidearen eta gerra garaiko eta gerraosteko zenbait kontakizunen bitartez.