maiatza83 (e)k Irene Pujadas egilearen Puskak irakurtzen amaitu du
Nire ustez, ipuin bat eta literatura, oro har, bidaia bat bezalakoak izan behar dira: nonbaitera eraman behar zaituzte, zerbait biziarazi behar dizute edo ezusteko amaiera izan behar dute.
Liburu honekin, aldiz, noraezean ibili naiz, galduta, eta ez dit aurrera jarraitzeko gogorik piztu. Kostata amaitu dudanean, gaizki atera den bidaia batetik etxera iristea bezalakoa izan da, egia esan.